Irakasbil
Didakteka
Mª Carmen Horno Chéliz, 2026/2027 ikasturteko irekiera-ekitaldian hizlari
“La adquisición del léxico: datos psicolingüísticos para el aula de segundas lenguas”
Tokia: EUSKALDUNA JAUREGIA (5H TERRAZA aretoa). Abandoibarra etorb. 4, Bilbo
Eguna: 2026ko irailaren 18a, ostirala
Ordua: 12:00
Mª Carmen Horno Chéliz doktorea Zaragozako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Orokorreko irakasle titularra da, eta Ondare eta Giza Zientzien Institutuko zein Psylex ikerketa-taldeko kide. Hispaniar Filologian lizentziaduna da, Hizkuntzalaritzan doktore (Unizar) eta Psikologian lizentziaduna, espezialitate klinikoan (UNED). Espainiako Hizkuntzalaritza Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. Bere ikerketetan, lexikoaren eskurapena, biltegiratzea, prozesamendua eta galera (anomiak) aztertzen ditu, eta, egun, autismoan gertatzen diren ezohiko kategorizazio-prozesuak ditu ardatz. Artikulu eta liburu-atal ugari idatzi ditu, baita honako liburu hauek ere: Lo que la preposición esconde (2002), Un cerebro lleno de palabras (2024) eta Una comunicación diferente (2026).
Hitzaldia: “La adquisición del léxico: datos psicolingüísticos para el aula de segundas lenguas”
Hitzaldi honen helburua da lexikoi mentalari buruzko ikerketa psikolinguistikoaren emaitzak aurkeztea eta ezagutza horrek bigarren hizkuntzen irakaskuntzan izan ditzakeen ondorio praktikoak aztertzea.
Lehenik, hitzak buruan nola gordetzen eta prozesatzen diren aztertuko da, arreta berezia jarriz bai lexikoi mentalaren izaera erlazional eta eleaniztunean, baita unitate lexiko desberdinen kostu kognitiboan ere. Bigarrenik, kategorizazio-prozesuei erreparatuko zaie (tipikoei zein atipikoei), hitzek munduarekin erlazionatzeko modua baldintzatzen dute-eta. Amaitzeko, bigarren hizkuntzen lexikoa eskuratzeko eredu bat aurkeztuko da, bat datorrena laborategi psikolinguistikoan lortutako datuekin.
Hitzaldi hau sortu da sinetsita funtsezkoa dela ezagutzea hitzak eskuratzeko, gordetzeko eta prozesatzeko prozesu naturalak, bigarren hizkuntzen ikasleei laguntza egokia eskaini ahal izateko. Horrez gain, lexikoa neurotipoen arabera kontzeptualizatzeko eta buruz ikasteko era ezberdinak ezagutzeak aukera ematen du errespetutik laguntzeko askotariko ikasgelan.
Oharra:
Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 943 022650 telefonora edo idatzi zuzendaritza@habe.eus helbidera irailaren 11 baino lehen.
Amaieran, partaideek solasaldirako aukera izango dute luntxean.
