"Ikas-Txip", euskara ordenadore bidez

Published: Sunday, 9 December 1990, 1:50 PM
Gai monografikoa

Artikulu honetan zehar, euskara ordenadore bidez ikasteko diseinatutako programa bat aurkeztea da helburu nagusia. Hala ere, programaren beraren deskribapen eta azalpenetan sartu baino lehen Ordenadorez Baliatutako Hizkuntz Irakaskuntzari (OBHI) buruzko oinarrizko sarrera bat egingo dugu. Beraz, artikuluak zati bi izango ditu. Lehenik, ordenadorez baliatutako irakaskuntzaren gaurdainoko historiaren gainetiko azterketa bat egingo dugu eta, bigarrenik, euskara ordenadore bidez ikasteko diseinatu eta garatutako «Ikas-Txip» sistema deskribatzeari eta aztertzeari ekingo diogu.