Idazmena lantzen: aurretik eta ondoren

Argitaratua: Tuesday, 23 August 2016, 10:30 AM
Eskuz idazten
  • Atala:
  • Trebetasunak:
  • Irakasten-arloak:
    • Esperientziak
  • Bisitak: 1109
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

www.eslwriting.org webgunean argitaratutako ariketa da jatorriz: Teach English Writing Skills: Before and After

Idazmenean ikasleen hobekuntza aztertzeko dago planteiaturik; hala, denbora-tarte bat utzi behar da zeregin bera errepikatzeko eta, horrela, hobekuntza egiaztatzeko (13 aste inguru proposatzen da jatorrizkoan, baina ikastaroaren iraupenera egokituko litzateke)  Egileak dioenez, maila desberdinetan egin daiteke (bideoen ordez, testu bat izan liteke goragoko mailetan) eta beti egongo da alderdi onik azpimarratzeko, besterik ez bada ere, idatzitako esaldi-kopurua.  

Bost urrats ditu proposatutako jarduerak:

  1. Baliabideak biltzea (bideo laburren adibideak badaude, hitzik gabeak edo hizkuntza jakin gabe ulerterrazak direnak)
  2. Ariketaren helburua eta zeregina azaltzea (bideoaren laburpena egitea, laburpena zer-nolakoa izatea espero den azalduz:  zenbat paragrafo, laburpenaren oinarrizko egitura... denbora pasa ondoren ariketa errepikatu egingo dela azaldu eta bi bertsioak alderatu ahal izango direla...)
  3. Gidalerroak eskaintzea (arbelean idatz litezke, ikasleek egin behar dutena hobeto uler dezaten: pertsonaiak, oinarrizko ekintzak, kokapena, mezua...)
  4. Idazlanak bildu eta gordetzea
  5. Zeregina errepikatzea, denbora-tarte jakin baten ondoren, eta ikasle bakoitzari atzeraelikadura edo feebacka ematea.

Honako hauek dira jatorrizko ariketan proposatutako bideoak (hiruak daude Interneten eskura):

  • The piano: pertsonen izaerari buruzko gaiak lantzen dira; musika ere ederra da.


  • The present (oparia): mutikoaren bizitzan gerta litezkeen aldaketez galdetu ahal zaie ikasleei. Ingelesez dago baina ulerterraza da istorioa. 
  • Taking pictures (argazkiak ateratzen): gaia arrunta da, baina hainbat xehetasunez idatz liteke eta  istorioaren jarraipenarii buruz galdetu ahal zaie ikasleei.