ldazkera lantzen: bi korapilo askagai

Argitaratua: Tuesday, 27 April 1993, 1:50 PM
Euskararen kutxa

ldazten ikastea da alfabetatzearen lanik zailena eta nekezena. Euskaraz idazten ere ikasten du euskalduntzen ari denak. Euskaraz idazten badakiela erakutsi behar du alfabetatzen nahiz euskalduntzen aritu denak, EGA agiria lortuko badu. 

Idazten ez da egun batean ikasten: ortografía ikasi, hitzak zuzen idazten ikasi, puntuazio-markak behar bezala erabiltzen ikasi, behar diren izenak eta adjetiboak eta aditzak aukeratzen trebatu, esaldiak egoki osatzen eta taxuz josten gaitu, parrafoak txukun moldatzen eta idazlanak bere osotasunean antolatzen gaitu ... 

Baina gehiago ere bada idazten ikastea: azken batean, nork bere idazkera ere lantzea bai baita. Eta zenbat eta aurrerago egin euskalduntzean eta alfabetatzean, orduan eta idazkera lantzeko premia handiagoa. Eta EGA agiriak eskatutako trebetasun-maila lortzeko beharrezko dena, hain zuzen, are beharrezkoagoa gertatzen da ondoren, oinarrizko trebetasun-maila areagotu nahi denean. 

Berez zaila dena, ordea, zailago gertatzen da euskaraz. Eta agirikoa da arrazoia: euskal prosa oraindik gordin samarra egotea. Zailtasun honi ere aurre eman beharko dio, hortaz, bere idazkera landu eta hobetu nahi duenak. Euskal prosa gordin samar horrek sortutako zenbait zailtasun dugu abiapuntu honako lan honetan: prosagintzan behin eta berriro aurkitutako bi gorapilo, hain zuzen. Hurrengo bi aleetan saiatuko gara, bi maisu handi lagun, hemen begiz jotako korapiloak askatzen.