Ibon Sarasolari elkarrizketak

Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko apirilaren 16(e)an, 15:25(e)tan
Ibon Sarasola (wikipedia)

«Erabilera ponderatuak agindu behar du, ez zuzentasunak»

(GARA egunkarian Joxeam Agirrek egindako elkarrizketa)

Koldo Mitxelenaren ondoren euskal lexikografian eraginik handiena izan duen hizkuntzalaria da zalantzarik gabe. Haren lanak euskara zuzentzaileen esku-liburu izan dira eta
izango dira aurrerantzean ere, bukatzen ari den “Egungo Euskararen Hiztegia”, esate baterako. Ikuspuntu aldaketa nabarmen bat ezarri nahi izan du, ordea. «Zuzentasunaren irizpideak ez du balio inongo hizkuntzatan, erabilerak baizik», dio irmotasun handiz. Karlos Santamaria eraikineko liburutegian aurkitu dugu lanean mahai arrunt batean, isiltasunean, edozein ikasleren pare.
Berehala komentatuko dugu martxoaren 13ko goratzarrean irakurri zenuen mezua. Baina ekitaldiak berak, EHUko Euskara Institutuak antolatu zuen goratzarreak alegia, ez al zuen euskaltzain «galtzaileen» bilkura baten itxura?
Horrelako goratzarreak ohikoak dira unibertsitatean. Norbaitek bere onenak eman dituela ikusten dutenean lankideek goratzarre artikuluak liburu batean biltzen dizkiote. Beñat Oihartzabali egin zitzaion eta Patxi Goenagari ere bai. Euskaltzaindiko galtzaileak bildu ginela? Bada, bai, seguru asko. Are gehiago esango nuke: galtzaileen kofradia bildu izanak halako bultzada bat eman ziola esango nuke. (Irakurri osorik GARAren webgunean)


Garai beretsuan, Euskadi irratian egindako elkarrizketa

Ibon Sarasola euskaltzainaren iritziz, euskaltzainak ez du aske indar pausoak emateko, hizkuntza "jator" hori ezarri ahal izateko. Euskaltzaindiaren lanari buruz, Sarasolak uste du nazioarteko beste akademien papera hartu beharko lukeela, "proposamenak egin eta jendeak onartzen dituen neurrian onartu".