Hizkuntzak ikasteko pilula, gero eta gertuago

Argitaratua: ostirala, 2017(e)ko uztailaren 7(e)an, 08:58(e)tan
Josu Perales

Albistea argitara eman berria da Science aldizkarian. St. Jude Deparment of Developmental Neurobiology-en lan egiten duen Zakharenko doktoreak dioenez, itxaropenezko estrategiak proposa litezke hizkuntzak ikasteko. Horretarako, Adenosina neuromodulatzaileak burmuinean duen eragina kontrolatu behar da. Eta hizkuntzak ez ezik musika ere ikasi ahal izango da era arrakastatsuagoan.

Azterlanaren arabera, aipatu neuromodulatzaileak burmuineko entzumen-talamo delakoari eragiten dio. Adenosinaren eragina saihestuz umetako erraztasuna eskuratu ahal izango litzakete nolabait. Osagai kimiko bat, -pilula alegia- sortzea da hurrengo pausoa, neuromodulatzailaren eragina mugatzeko.

Informazio gehiago medicalpress webgunean.


Erakutsi iruzkinak
  • Ainara Maya UrrozAinara Maya Urroz - or., 2017(e)ko aburen 4(e)an, 10:00(e)tan
    Irakasleok langabezira joango al gara laster?