Kamara, kamera, ganbera, ganbara. Kamara baztertzea erabaki du Euskaltzaindiak eta kamera erabiltzea haren ordez, nazioartekoena hori delako; eta, horrenbestez, kamera, ganbera eta ganbara gelditu dira Hiztegi Batuan jatorri bereko hitzak izanik bakoitzak esanahi desberdina hartuta.
Testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dugu. Horretarako, ahoskera arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia gaiak jorratuko ditugu.
Kalkoen behatokiak akastzat jotzen du baldintza-perpausaren eta ondoren-perpausaren arteko komunztadura-mota hau: Goiz iritsiko balitz, ikusiko du*.
Esaldi hobetuaren adibideak honako hauek dira: Goiz iristen (baldin) bada, ikusiko du. Goiz iritsiko (baldin) balitz, ikusiko luke.
Atzizkien laguntzaz hitz berriak sortzea ez da beti egon hiztegigile zorrotzen esku, eta adiera bera adierazteko atzizki bat baino gehiago dagoenean baten edo bestearen aldeko aukerak hizkera mailakoak izan dira batzuetan (edo hiztegigileen kasuan, irizpide sortzaileak erabili dituzte batzuetan: Larramendik joera handia erakutsi zuen esate baterako –tzaile atzizkiz neologismoak asmatzeko). Erraz pasatzen dira oharkabean horrelako kontuak, ondorioak honako hauek izaten diren arren: ikertzaile, ikerle, ikerlari hirukote antzu bat, laukotea gainera, ikerketari ere irakur baitaiteke. Hizkuntzaren normalizazioaren ikuspegitik –estandarizazioaren ikuspegitik– ez da oso desiragarria hitz beraren hainbeste aldagai egotea dantzan testuetan. Euskaltzaindiak hautua egin du: "ikertzaile" da hobestekoa.
62/2018 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren erabaki bat, Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko plan nagusia onartzen duena VI. Plangintzaldirako (2018-2022).
Sei blog-sarrera argitaratu zituzten IVAPen Administrazio hizkera argia blogean idazketa-prozesuaz 2016ko azarotik 2017ko martxora bitartean. Prozesuaren bost pausoak aurkezten dira lehendabizikoan eta pausoak banan-banan hurrengoetan
Puntuazioa baliabide nagusietako bat da testu idatziaren egitura eta edukia antolatzeko. Esaldiak eta paragrafoak non hasi eta non amaitzen diren adierazteaz gain, ideien arteko hierarkia eta harremanak zehazten ditu.