Irakasbil
Didakteka
Hizkuntz eduki berriak nola aurkeztu klasean
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
- Visits: 611
- Comments: 0
- Favorites: 1
Edozein hizkuntz item berri aurkezteak nolabait item hori gorputz handiagoa den hizkuntzatik isolatzea esan nahi du. Zein hizkuntz eduki irakatsi behar den aukeratzea Syllabusari buruz erabakiak hartzea da, eta Syllabusa gehienetan irakasleak ez beste norbaitek ezarria izaten da. Irakasleari dagokio garrantzia zeri eman erabakitzea eta ikasleari behar hainbat ariketa egiteko aukera ematea. Irakasleak baditu bere esku bere jardueran aurkezpena eta lanketa erraztuko dioten zenbait teknika eta metodo eta hauen sorburu diren eta beroietan eragina duten faktoreak, ikasleari zein irakasleari dagozkienak; horiek eta hainbat hizkuntz sistema aztertzen ditu artikulu honek. Hizkuntz item berriak aurkezteko ikuspegi desberdinak aztertzen ditu artikuluak irakaskuntzaren historiaren argitan eta irakaslearentzat eskuragarri bihurtzeko bideak arakatzen, hauetako bakoitzaren abantailak eta alderdi txarrak ikertuz. Teknika asko analizatzen da eta, analisi hau argitzeko, hainbat adibide eta argibide eskaintzen. Medio askoren bitartez buru daiteke hizkuntz itemaren aurkezpena, ikuspegia zein denaren baitan, baina segur aski irakasleak ikas-saioa ikasleak lehendabizi hizkuntza ikusi eta entzuteko, gero ulertu eta nola edo halako kontrolpean erabiltzeko moduan antolatuko du; azkenik, ikasleak bere esaera propioak sortuko ditu, item berriez baliatuz. Jarduera honen helburua, azken finean, lau aldi horien azkenekoari bideak zabaltzea da. Begien bistakoa dirudi, beraz, irakaslearen egitekoa ikasleari maila hori ahalik eta azkarren lortzen laguntzea izango dela. Hizkuntz itemean zer eta nola aurkeztu ulertzea oso probetxugarria da irakaslearentzat lan hori egiterakoan, honela biziago eta onuragarriagoa bihurtuko baita irakaskuntza. Ideia eta iradokizun praktikoen osagarriaz zer eta nola hori sakonago ulertzea da artikulu honen xedea.