Hitz markadunak

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko irailaren 21(e)an, 07:59(e)tan
Alex Mungia

Atal honetan, lexikoaren ñabardurei erreparatuko diegu, eta, horretarako, Joxe Ramon Zubimendik eta Pello Esnalek idatzitako Idazkera-liburuko pasarte bat ekarriko dugu gogora:  hitz markadunak eta marka gabeak ezin daitezke nolanahi erabili bata bestearen ordez. Markarik gabeko hitzak adiera zabalekoak dira, eta  markadunak, aldiz,zehatzago erabili beharrekoak.  

Esate baterako, ume hitza marka gabea da: haurrak, txorikumeak, astakumeak, katakumeak eta abar, denak ume dira. Haur hitza, ordea, markaduna da: emakumeagandik jaiotako umeari bakarrik dagokio, ez besteri. Haur guztiak dira ume, baina ume guztiak ez dira haur.

 



Adibide gehiago:


Marka gabea

Markaduna

Markadunaren esanahia

ume, kume

haur 

gizakumea

erdara

gaztelania 

Espainia eta abarretako erdara

dialekto

euskalki 

euskararen dialektoa

Eusko = Euskadiko

euskal

euskarazkoa

presidente

lehendakari 

eusko elkarteren baten burua

parlamentu

Legebiltzar 

eusko parlamentua

bandera

ikurrin 

eusko bandera

egur

zur 

lantzeko moduko egurra

hanka

oin 

giza zangoaren behereneko zatia

herri

udalerri 

herri burujabea: udalduna

hegazti

txori 

hegazti txikia


 


Informazio osagarria:
Zubimendi, Joxe Ramon eta Esnal, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.