Hitz-elkarte ilunak

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko martxoaren 17(e)an, 11:45(e)tan
Alex Mungia

Askotan, hitz-elkarketak ere baditu bere mugak. Osagaien arteko erlazio ilunak direla medio, mezu-hartzailearentzat ulergaitz gerta daiteke hainbat kasutan hitz elkartua. Hobe da kasu hauetan eraikuntza sintaktiko libreetara jotzea, argitasunaren mesedetan. Beraz, esan eta idatz dezagun halakoetan:

  • unibertsitateko irakasleak (*unibertsitate-irakasleak)
  • merkatuaren bilakaera  (*merkatu-bilakaera)
  • udaletxeen antolamendua (*udaletxe-antolamendua)
  • elizbarrutiko museoa (*elizbarruti-museoa)

Dena dela, zenbaitetan, duda-mudak sortzen dira hitz bi baino gehiagoko elkarteetan. Irizpide nagusi gisa, honako puntuok dira gaur-gaurkoz seguruentzat eman daitezkeenak:

 

1. Beharrik ez dagoenean, hobe da sintagma-erabide desberdinak konbinatuz osatzea:
  • Mendibilgo Udalaren kirol-patronatua (*Mendibilgo udal-kirol-patronatua)
  • euskal aldizkari(etako) zuzendarien bilera (*euskal aldizkari-zuzendari-bilera)
  • soinu-uhinen hedapen-bidea(*soinu-uhin-hedapen-bidea)
 
2. Tartean adjektiboren bat sartzen denean ez egin hitz-elkarketarik:
  • hautagai-zerrenda baina hautagai berrien zerrenda (*hautagai berri zerrenda);
  • lan-eguna baina lan gogorreko eguna (*lan gogor eguna)



Gehiago sakontzeko:

  1. EUSKALTZAINDIA
  2. ORTOTIPOGRAFIA (69.or.)
  3. MORFOSINTAXIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK (161.or.)
  4. EUSKAL ESTILO LIBURURANTZ (265.or.)

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Alex Mungia

Hitz elkartuen idazkera

Aurreko batean, hitz-elkarte ilunei buruz jardun genuen, eta, oraingoan, gehiago sakonduko dugu hitz elkartuak idazteko moduan.