HABEren ikus-entzunezko material didaktikoaren erabilera euskalduntzearen lehenengo bi urratsetan

Argitaratua: osteguna, 1984(e)ko abuztuaren 16(e)an, 11:40(e)tan
Gure iturrietatik

Burutzen ari garen ikasturtearen hasieran HABEk argitaratu zuen Helduen Euskalduntzea Programatzen - 84 liburuaren bigarren eranskinean (1) eman zen HABEk berak sortutako material didaktikoaren berri, hiru arlotan berezia (HABE aldizkarikoa, HABEko MIKekoa eta audiobisualetakoa) eta lau mailatan banatua (euskalduntzearen 1. eta 2. urratsekoa, 3. eta 4. urratsekoa, 5. eta 6. urratsekoa, eta goi-mailetakoa).