Irakasbil
Didakteka
"Gako-hitzak", eta ez "hitz-gakoak"
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 2994
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Informatikan, gako-hitz moduan izendatzen dira Interneten bilaketak egiteko erabiltzen diren hitz giltzarriak. Webguneetan bilaketa eraginkorrak egiteko, gako-hitz egokiak aukeratu behar izaten dira. Baina, egoera horietan, behin baino gehiagotan sortu ohi zaigu zalantza: nola idatzi euskaraz erdarazko “palabra clave”, “mot-clé” edo “key word” hitzak?
Euskaltzaindiaren Hiztegiari erreparatuz gero, “giltza-hitz” terminoa aurkituko dugu.
giltza hitz, giltza-hitz Testu batean garrantzi berezikoa gertatzen den hitza. Peru Leartzako eleberriaren giltza hitza.
Elhuyar hiztegi elebidunean, berriz, “gako-hitz” eta “giltza-hitz” topatuko ditugu.
EHUren Egungo Euskararen Hiztegian, zenbait idazle ezagunek erabilitako “hitz gako” terminoarekin egingo dugu topo, baita “giltza-hitz” -arekin ere.
Azkenik, Euskalterm Terminologia Banku Publikoan “gako-hitz” ematen da euskarazko ordain gisa.
Eta oker idatzita dago, esate baterako, “hitz-gakoak” (baldin eta marratxoz idazten bada).
Laburbilduz:
|
Ongi |
Gaizki |
|
gako-hitz, gako hitz giltzarri-hitz, giltzarri hitz hitz gako hitz giltzarri |
hitz-gako hitz-giltzarri |