Gainbegirada bat idazmenari

Argitaratua: igandea, 1985(e)ko abenduaren 15(e)an, 08:30(e)tan
Bestelako lankidetzak

Esanahia duen zenbait ikur zirriborratzeko gaitasuna bezala defini genezake idazmena. Hala ere, hori baino zerbait gehiago da idazmena guretzat. Paper gainean jartzen ditugun ikurrek eraturik egon behar dute, hitzak eta esaldiak atonduz, eta osotasun koherente bat egituratuz testua.