Irakasbil
Didakteka
"Follow me": multimediazko ikastaldia
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
- Bisitak: 1052
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Follow me» (jarrai iezadazu) ingelesezko multimedia ikastaldia da, erdal hizkuntzak ikasteko aukerarik izan ez duten helduei zuzendurik dagoena. Ikastaldiak honako bi metodo hauek hartu ditu oinarritzat: Alemaniako Errepublika Federaleko Herri Unibertsitateko Institutu Pedagogikoak sortu zuen «Grundbaustein Englisch» (1) deitua eta Europako Kontseiluaren «Threshold-Level for English » (2) izenekoa. «Follow me» ikastaldiaren helburua, era askotariko heziketa jaso duen pertsona multzo bati ingelesari dagozkion komunikazio-teknikak eskuraraztea da, horretarako media desberdinen konbinazio malguaz baliatuz.
Ikastaldia multimedia integratuz egina da eta honako elementu hauek osatzen dute: irrati eta telebistako programak, material inprimatua eta grabatua, gelako ikaskuntza helduen heziketan ari diren ikastetxeetan eta zenbait material lana beren kontura egin nahi duten entzule eta ikasleentzat.