Ezin dut / naiz joan

Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko abenduaren 10(e)an, 16:29(e)tan
Alex Mungia

Itziar Diez de Ultzurrunek 31 eskutik blogean ekarpen interesgarria egin du:

Ikastolan «ezin dut joan» oker esana zela irakatsi ziguten, baina libre genuela «joan behar dut/joan behar naiz» erabiltzea. Gaztetan, Donostian, «ezin dut joan/ezin naiz joan» bi-biak zilegi zirela irakatsi zidaten, eta gaizki zegoela «joan behar naiz» idaztea. Gerora, berriz, Ikastolako arauak zuzenak zirela berrikasi nuen, nahiz eta baten batek boli gorria ekintzarako prestatu ohi zuen beti nire testuetan «joan behar naiz» eta gisakoak irakurri orduko; nahiz eta garbi egon, Gipuzkoa aldean bederen, barra-barra aditzen direla «ezin dut joan» eta holakoak.

Horren harira, argi dezagun kontua.

EZIN elementu modala laguntzen duen aditzaren arabera jokatzen da. Hortaz, aditz iragankorra bada (erosi), laguntzailea du/dezake izango da, eta iragangaitza bada, aldiz, da/daiteke.

Hiztegi Batuak adierazten duen moduan, komunztadura gorde behar da:

Ezin da etorri (*ezin du etorri); ezin du egin.

*Bide batez, AHAL IZAN aditz modala ere laguntzen duen aditzaren arabera jokatzen da:

Etorri ahal izango da (*Etorri ahal izango du).



Gehiago sakontzeko: