Irakasbil
Didakteka
2024an euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko beka-deialdia
Argitaratua: Thursday, 18 April 2024, 11:25 AM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 483
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia argitaratu du Kultura eta Hizkuntza Politika sailak (2024ko apirilaren 12ko Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren Agindua, 2024an euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena 2024ko apirilaren 18ko EHAA).
Esleituko diren beken bidez, ikerketa-gai hauek landuko dira:
- Euskararen biziberritze-prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze-prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus-, komunikazio- edota diskurtso-azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan-mundua, familia, aisialdia eta kirola…)
- Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten zereginari buruzko ikerketa-lanak (ahozko ondarea baliatuz edota ikerketa bibliografikoak eginez).
Aurkeztuko diren lanei buruzko zenbait zehaztapen:
- Aurkezteko epea: 2024/04/19-2024/05/20
- Beken xedearen ondoriozko lanak euskaraz egingo dira.
- Eskatzaileak pertsona fisikoak izan behar dira, banaka edo taldeka.
- Diru-kopurua: beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.
- Iraupena: zortzi hilabeteko iraupena izango dute eta epea ezingo da 2025eko urtarrilaren 31tik aurrera luzatu.
Show comments