Didakteka
Euskalduntzearen langai berriak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 19
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 19
- Bisitak: 867
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk plazaratu ditu Euskalduntzearen 7.eta 8.urratsetarako langaiak. Zortzi liburu (lau irakaslearenak eta lau ikaslearenak), sei kasete eta rol-jokoak eta bildumarenfitxeroak osatzen dituzte langai hauek, eta 5.eta 6.urratsetarako langaien jarraipena ditugu. Aurreko haietan bezalaxe, lau hizkuntz trebetasunak lantzea dute helburu, irakaslearen eta ikaslearen liburu bakoitzeko trebetasun baten inguruko ariketak daudelarik.
Langaien xedea, beraz, euskalduntzearen azken helburua den euskaldun osoa eta ikasia lortzeko bide horretan, baliabide egoki eta zabala eskaintzea da. Izan ere, euskalduntzen den ikasleak hizkuntzaren lau trebetasunetan euskara erabiltzeko gauza izan beharko bait du, aldi berean hizkuntz osagaiak (hizkuntz forrnak, horien artean) egoki menderatu eta erabiliz.
Hona hemen, banan-banan, denen berri:
• Irakaslearen liburuak
Lau liburu dira: Entzumena lantzen, Mintzamena lantzen, Irakurmena lantzen eta ldazmena lantzen.
Entzumena lantzen liburuan hogeitazortzi ariketa aurkituko ditu irakasleak; Mintzamena lantzen liburuan berrogeitamasei ariketak; lrakurmena lantzen liburuan hogeitamalau; eta, azkenik, ldazmena lantzen liburuan berrogeitahiru ariketa.
Liburu guztietan, erabiltzeko azalpenekin hatera ikaslearen liburuaren edukia eta baita rol-joko, bilduma eta kaseteena ere eman da.
• Ikaslearen liburuak
Lau liburu dira: Entzumena lantzen, Mintzamena lantzen, lrakurmena lantzen eta Idazmena lantzen, Liburuak ez dira nork bere gisa erabiltzeko prestatu, euskaltegietan, irakaslearen gidaritzapean eta lan-taldean nahiz bakarka erabiltzeko baizik.
• Rol-jokoak eta bilduma
7.eta 8.urratsetarako Rol-jokoak eta bilduma fitxeroa hamalau ariketaz osatua dago: hamar rol-jokoak dira eta bilduman beste lau ariketa aurkituko ditu irakasleak.
Hamalau ariketetatik hamaika mintzamena lantzeko prestatutakoak dira, bi entzumena lantzekoak eta azkenekoa irakurrnena lantzekoa.
Jokoekin batera irakaslearentzat argibideak dituen liburuska ere eman da argitara.
• Kaseteak
Sei kasete berri hauek 7.eta 8.urratsetarako Entzumena lantzen liburuetako hemezortzi ariketen entzungaiak eta Mintzamena lantzen liburuetako bi ariketen entzungaiak jasotzen dituzte.
Kaseteak zenbait elkarrizketa eta kontakizunez osatuak <laude,hauetako zortzi Euskadi Irratiko zenbait saioren grabaketak direlarik.
Gure mundutxoa 151
Azpimarratzekoa da langai hauetan eskaintzen dena egoera, gai eta teknika batzuen aukera besterik ez dela. Horretan zabalak izan nahi izan dugu; eta, askotan gai eta egoerak topikoak badira ere, gogoratu beharra dago ariketa motibagarri eta erabilgarri egiten duena ez dela, hain zuzen ere, gaia bera, baizik eta gaiari jarritako eginkizuna edo eta erabiltzen den teknika. Batzuetan asmatu izango dugu eta gustokoa gertatuko da; bestetan, berriz, irakasleari dagokio ariketa bere eta taldearen nahi eta interesetara egokitu edota birplanteatzea.