Esperimentu bat rolak trukatuz: hizkuntz irakaslea ikasle denean

Argitaratua: Tuesday, 22 August 1989, 12:30 PM
Bestelako lankidetzak

Artikulu honek esperimentu baten berri ematen du. Zenbait irakaslek, bakarka idatzi zituzten isilpeko egunkarien laguntzaz, jakinaren gainean trukatu zituzten rolak: hizkuntza arrotzaren ikasle bihurtu ziren. Artikuluak esperimentuaren nondik norakoa deskribatu eta zenbait aurkikunderen bilduma gainbegiratua aurkezten du, mintegi ireki batean aurkeztu ziren bezalaxe. Esperimentuaren zergatia irakasle jakin batzuei, norberaren gaitasuna, ikas-jarduerarekiko begiak zoli egotekoa, areagotzeko abagunea eskaintzea izan bazen ere, gai garrantzizko bi nabarmendu ziren. Lehenengoz, azalduriko puntu askok hizkuntz irakasle guztientzat ziruditen jakingarriak. Bigarrenez, esperimentuaren esparrua bera eredu izan liteke, edozein lekutako irakasleak ere antzeko esperimentuei ekin diezaieten ikerketa moduan.