Irakasbil
Didakteka
Esne litroa
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1769
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Batzuetan, zalantza sortu ohi zaigu zenbait egiturarekin. Adibidez, nola adierazi:
- Esne litroko 0,34 € ordaintzea adostu zuten, ala litro bat esne 0,34 € ordaintzea adostu zuten?
Azter ditzagun kasu eta adibide batzuk.
a) Esanahia.
Kantitateak aipatzen direnean, “zenbatzailea + neurri-izena + gaia” egitura erabiltzen da. Adibidez:
- Baso bat ur
- Bost litro esne
- Bi kilo azukre
Dakigun bezala, ez dira gauza bera, esaterako, “baso bat ur” eta “ur-baso bat” (ura edateko baso bat), edo “lata bat garagardo” eta “garagardo-lata bat”; izan ere, “lata bat garagardo hartu dut” esatean, edukieraz ari naiz, zenbat garagardo hartu dudan adierazten ari naiz, eta “garagardo-lata bat” aipatzean, aitzitik, ontziaz ari naiz.
b) Unitate ez diren neurriak.
Batzuetan, unitate-izen (gramo, kilo, tona…) ez diren beste zenbait izen ere erabiltzen dira neurri moduan (eskukada, basokada, kamioikada, kaxa, pitxer…), eta horiexekin sortzen dira zalantzarik handienak, zeren eta bi alderdi baitituzte: tanta, esaterako, ‘likido-bolatxo’ gisa har dezakegu (zer), baina neurri gisa ere bai (zenbat). Horrelakoetan, zentzuak erabaki behar du aukera (zer/zenbat).
Esaterako:
- Pasta-kaxa bat ekarri digu. (zer)
- Kaxa bat pasta jango nuke orain. (zenbat)
c) Prezioak.
Gaia eta unitatea aipatuz gero, honela esango dugu:
- Zenbatean dago azukre kiloa?
- Zenbatean saltzen da patata frijitu kiloa?
- Esne litroaren prezioa 0,60 € da.
> Hala ere, “kilo azukrea” egitura ere erabiltzen da. Adibidez: “Litro esnea lau txakur handi ordaintzen ziguten”.
d) Zatikiak.
Zatikiak zenbakiz agertzen dira testuetan, ia beti. Adierazpen grafikoa eta esaten dena ez datoz bat hurrenkeran. “3/4 litro”, esaterako, ”hiru litro laurden” esaten da (eta ez “hiru laurden litro”).
|
Egokia |
Desegokia |
|
o Baso(kada) bat olio. |
o Olio-baso(kada) bat. |
|
o Kilo bat sagarreko, kilo laurden azukre jarri. |
o Sagar kiloko, kilo laurde azukre jarri. |