Didakteka
Testu-ereduak A1 Entzumena: Pilates ikastaroa
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1301
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Herriko ezagun bat animatu asmoz ikastaro baten berri ematea, azal-azaletik. |
Iñaki: Nondik zatoz, Garbiñe? Itxura ona daukazu.
Garbiñe: Pilates ikastarotik. Oso gustura nabil, egia esan.
Iñaki: Ona da osasunerako, ezta?
Garbiñe: Dudarik gabe. Horregatik dabil hainbeste jende.
Iñaki: Nabari duzu hobekuntzarik?
Garbiñe: Handia! Estres txikiagoa daukat. Arnasketek izugarri laguntzen dute.
Iñaki: Ondo dago jakitea. Agian, izena emango dut.
Garbiñe: Animatu! Oraindik badago lekua, Iñaki! Ez izan alferra.
Iñaki: Alferra? Aizu, nik gustuko dut gorputza mugitzea, e! Kirolzalea naiz.
Garbiñe: Bada, horixe egiten dugu pilatesen. Asko lantzen da malgutasuna.
Iñaki: Interesgarria, bai. Noiz dira saioak?
Garbiñe: Asteartero, arratsaldeko 8:00etan. Eta ez da garestia.
Iñaki: Tira, bada. Pentsatuko dut.