"Ejercitar arquitecturas sintácticas" (Cassany, D.)

Argitaratua: Thursday, 13 October 2016, 10:57 AM
Cassany

Gaur egun, eztabaidagai da hizkuntzen irakas-ikasprozesuetan gramatikaren irakaskuntza: funtzioa, hartu behar duen tokia, lan-metodologia… Izan ere, programazioan ardatz izateari utzi dio, baina ezinbesteko atal bilakatu da. Horrenbestez, nola bideratu behar da gramatikaren ikas-irakaskuntza testuinguru komunikatiboan? galderaren aurrean, ez da erraza adostasunera iristea.

Cassany-ren ustez, uztartu egin behar dira, batetik, gramatika, komunikazio-jarduerak eta testuinguruan jarritako diskurtsoen ulermena eta ekoizpena, eta, bestetik, gramatika arauemaile horrekin bat ez datozen jarduera praktikoak eta dinamikoak eskaini.

Lan-marko horri erantzunez, honako ezaugarri hauek dituzte artikuluan proposatzen diren jarduerek:

      • Esaldia da unitate linguistikoa.
      • Ikaslearen partaidetza aktiboa eskatzen da.
      • Lekua du sormenak.
      • Gramatikaren lanketa eskatzen dute, maila subkontzientean bada ere.
      • Ez da beharrezkoa gramatikaren teoria azaltzea, gogoraraztea edota jakitea.

Aldarrikatzen duena irudikatzeko, jarduera bakoitza nola bideratu behar den azaltzen du eta, horretaz gain, adibideak eskaintzen ditu. Guztira, hamabi ariketen proposamena.




Erreferentzia

Cassany, D. (2016). Ejercitar arquitecturas sintácticas. Transformación, 12(2), 157-166. https://revistas.reduc.edu.cu/index.php/transformacion/article/view/1470