Diseño del currículo en el aula: una propuesta de autoformación (Paloma de Pablo López, Jesús Ruiz Gallego-Largo, Concha Sánchez Blanco, Ana Sanz Sanz)

Argitaratua: asteartea, 1997(e)ko abuztuaren 19(e)an, 13:15(e)tan
Diseño del currículo en el aula: una propuesta de autoformación

Diseño del currículo en el aula: una propuesta de autoformación 

(Curriculumaren diseinua ikasgelan: autoprestakuntzako proposamena)


Egunero eskola eman beharrak irakasleei eskatzen dien esfortzua ez da nolanahikoa izaten: programa­zioa aurreratzea, fotokopiak egitea, beste irakaslee­kiko koordinazioa, ikasleen arazoak, bilerak, azter­ketak... Horregatik, liburuak irakurtzeko betarik ez izatea ere normaltzat jotzen du zenbaitek.

Egileen asmoa, ordea, da irakasleak aitzakia horiek bazter batean utz ditzala eta bere egunerokotasune­tik atera dadila, hausnarketari tartetxo bat eskainiz.
Gehienetan bezalaxe, hau ez da euskaltegietako ira­kasleei zuzendutako lana, ikastetxeetako profesio­nalei begira egina baita. Hala ere, ideia nagusiak aplikagarriak direla esan daiteke, irakaskuntza hobetzeko kezka euskara-irakasleen artean ere bada­goelako. Gainera, oso irakurterraza da, adibidez josita dago eta praktikatik oso hurbil.

Liburu hau ez da programatzen ikasteko manuala eta askotan soluzioak eman baino galderak egiten ditu, baita galdera horiei erantzuteko dauden auke­rak aztertu ere. Ez du konponbide magikorik eskaintzen, baina nork bere lanaren azterketa egitc­ko baliabideak ematen ditu.

Liburuaren egiturari dagokionez, zazpi atal nagusi ditu:

  • Lehenengoan Erreformak eskolan izandako eragina aztertzen du, kurrikuluaren eta programazioaren arteko loturak ezarri eta kurrikulu irekiaren esanahia azaldu.
  • Bigarrena, irakasleen heziketaren ingurukoa da, pro­fesionalak prestatzeko dauden arrazoiak ematen ditu, irakasleak jokatzen duen papera aztertu eta ira­kasleen prestaketarako alternatiba bar eskaintzeaz gain, bakarka aritu ordez taldeka Jan egiteak dituen abantailak azpimarratzen ditu.
  • Hirugarreneko 11 atalak planifikazio-mailen arteko erla­zioak ditu aztergai: irakaslearen programazioaren gainetik dauden Ikastetxearen Kurrikulu Proiektua eta Heziketa Proiektuaren kokapena zein den eta duen garrantzia.
  • Laugarren, bosgarren eta seigarren ataletan, berriz, planifikazioaren azken mailari heltzen zaio, unitate didaktikoen alderdi ezberdinak azalduz, berauen definizioa, osagai eta egitura, diseinu eta garapena, hain zuzen ere.
  • Azken atala, zazpigarrena, ebaluazioaren ingurukoa da, baina bere osotasunean hartuta, askotan ikasleak baino ez baitira ebaluatzen. Zer ebaluatu, nola eta noiz, ebaluazioaren diseinua eta garapena, zer den ebaluazio jarraia, ebaluatzeko teknika, tresna eta irizpideak. Bukaeran, unitate didaktikoak ebaluatze­ko gidoi bat proposatzen da.

Ikus daitekeenez, lehenengo atalean izan ezik, beste sei ataletan eguneroko jardunarekin lotura zuzena duten gaiak jorratzen ditu, atal bakoitzaren bukae­ran lanerako proposamenak eginez, gainera.

Laburbilduz, eskolak hobeto emateko kezka izan eta denbora-faltagatik soluziorik aurkitzen ez duena­rentzat aproposa.

Esther lsasa

HABE Liburutegiko katalogoan