Irakasbil
Didakteka
Bota (I)
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1503
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Huts ugari egiten da aditz honekin, gaztelaniaz izugarri erabiltzen baita echar aditza; eta euskaraz bota aditza erabiliz saiatzen gara ordaina ematen: andregaia bota, partidua bota, kargutik bota, esku bat bota...
Euskaltzaindiaren Hiztegian lau adiera aipatzen dira nagusiki:
1. Jaurti: Buruz botatzen dira uretara / Harriak bota zizkion...
2. Egotzi, bidali: Alaba etxetik bota du aitak...
3. Esapideetan: Errua bota / Kimu berriak bota / Zerbait aurpegira bota...
4. Ahoz esan edo kantatu: Bertsoak bota / Gezurra bota...
Gogoratu bertsoa bota egiten dela, ez da kantatzen. Gauza bat da kantuan aritzea, eta beste bat bertsoak botatzen. Aldea dago kantatzetik botatzera.
Horrezaz guztiaz gain, bota aditzak badu adiera berezi bat Nafarroan, erori-ren parekoa. Gaur egunean ere, arruntak dira «Kasu eman! Botako zara» moduko esaldiak.
Gehiago sakontzeko:
- Euskaltzaindiaren hiztegia (157.or.)
- Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegia
- Gotzon Garateren Erdarakadak hiztegia (66.or.)
- Zalantza-dantza (IVAP)
