Banakarien puntuazioa

Published: Friday, 29 August 2014, 12:59 PM
Alex Mungia

Banakariak erabiltzen direnean, komaz bereizten dira osagaiak esaldian. Egitura horiek apur bat aldentzen dira esaldiaren doinu-gorabehera arruntetik. Esaterako:

  • Zeuk erabaki: edo liburua erosten duzu, edo norbaiti eskatu beharko diozu.
  • Hor dator ahatea, orain hondora, orain igeri.

Egitura banakaria mendeko perpaus baten osagai bihurtzen bada, ez da komarik idazten. Adibidez:

  • Bai beltza (eta) bai zuria egokiak direlako utzi dizut aukeratzen.

Kasu batzuetan, komarik gabe erabil daitezke, multzo itxia adierazteko agian. Esate baterako:

  • Aposizio gehienak, ustez, edo aditzaren aurrean edo perpaus amaieran doaz erdaraz.
  • Gizarte guztia ukitzen baitu, bai era kualitatiboan bai kuantitatiboan.


Informazio osagarria: