Irakasbil
Didakteka
Atomoa desintegratzea: Hizkuntz irakasleen trebakuntzan kontsumismoa eragozteko bide bat
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Bisitak: 1176
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrakasle-trebatzaile askok irakas-iharduera berri interesgarri bat erabiltzen dute irakasleak "harrapatzeko", erakartzeko, beren lanaz gogoeta egitera bultzatzeko, eta gero teknika berriak erakusteko.
Irakasle askok konferentzietara joan, irakaskuntzako aldizkariak irakurri eta lagunekin hitz egiten du, "biharko egunean" bere ikasgelan proba ditzakeen ideia berriak izateko, hain zuzen. Bai irakasle hauen eta bai trebatzaileen motibazioa oso ulergarria da eta ezin da inola ere gaitzetsi. Badu, ordea, desabantaila bat ideia "berri"en etengabeko bilaketa eta erakusketa honek. "Berria" automatikoki "ona" bihurtzea da arriskua, eta "lehenago" ikusia edo entzuna den guztiaren aurrean nolabaiteko aspertu-jarrera hartzea. Hizkuntz irakaskuntz mailako "kontsumismo" hau umorez deskribatua izan da beste leku batean (de la Motte 1985). Ekintzaz ekintza saltoka ibiltzeko joera hutsal samar hau ekiditeko bide bat azpimarratu nahi nuke nik.