Irakasbil
Didakteka
Aldi
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 2222
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nola idatzi ALDI: loturik, bereizita edo marratxoz?
Lehenik eta behin, ikus dezagun zer dioen Euskaltzaindiaren Hiztegiak:
1 iz. Aipatzen den ezaugarria duen denbora-hedadura. Hemengo aldia egin duzu.
2 iz. Garaia. Aldian aldiari dagokion eran jokatu.
3 iz. Denbora. Ez da gaitzik aldiak ez daroanik (esr. zah.).
4 iz. Gertaera edo ekintza baten gauzatze bakoitza. Hurrengo aldian.
5 iz. Hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. txanda. Orain nire aldia da.
6 iz. Denboran zehar gertatzen den zerbaitetan bereiz daitezkeen zatietako bakoitza. Ilargiaren aldiak.
7 iz. Aldartea. Santuek ere izaten dituzte aldiak eta ordu ilunak. Aldi onak, txarrak, gaitzak.
8 iz. Hizkl. Aditzaren gramatika-kategoria, aditzaren denbora gramatikala azaltzen duena. Ik. lehenaldi; orainaldi; geroaldi. Aditzaren aldiak.
(…)
Gero, nola idatzi behar den jakiteko, Euskaltzaindiaren 25. arauari erreparatuko diogu:
Loturik idaztekoak dira bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -(k)ide, -(k)ume, -orde duten izen-elkarteak: agintealdi, belaunaldi; batzordeburu; legegizon; zerbitzugune; baliokide; bulegokume; sailburuorde. Loturik idazten dira, orobat, bigarren osagaia -gai edo -alde duten hainbat elkarte: erregegai edota industrialde modukoak.
Eta, Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa aurreratua eginez gero (hitz-amaieran ALDI jarrita), horrela osaturiko hitz-mordoa eskuratuko dugu: agintaldi, argialdi, berrogeialdi, legegintzaldi, zinemaldi…
Hala ere, arau nagusia loturik idaztea bada ere, salbuespenak egin daitezke lehen osagaia luzea edo hitz-juntura bihurria duten elkarte berrietan: kapitalismo-aldi, administrazio-gune, erredakzio-buru, lehendakari-gai.
|
Oker |
zuzen |
|
Gogoeta-aldi |
Gogoetaldi |
|
Itxaron-aldi |
Itxaronaldi |