"al" ≠ "ahal"

Argitaratua: Thursday, 20 October 2016, 12:26 PM
Alex Mungia

Desirazko esanahia duen testu bat idaztean, ahozkoan "al" esan ohi dena idazteko zalantza izan genezake. Nola idatzi: "al" edo "ahal"? Esate baterako:

  1. Igarotzerik izango AL da! EDO Igarotzerik izango AHAL da!?
  2. Asmatuko AL dugu hitz egiten! EDO Asmatuko AHAL dugu hitz egiten!?
  3. Batzorde horrek ontzat hartuko AL du eskaria! EDO Batzorde horrek ontzat hartuko AHAL du eskaria!?

Hizketan, doinuak adierazten du zer-nolako esanahia ematen dion hiztunak, eta testu idatzietan, berriz,  harridura-markak erabili ohi dira.

Argi bila, jo dezagun Euskaltzaindiaren Hiztegira:

  •  ahal2 Partikula modala, geroaldian doazen aditzetan tartekaturik, aditzari desirazko esanahia ezartzen diona. Ik. agian 2; baldinba; baldinbaitere; oxala. Leher egingo ahal du! Itoko ahal haiz! Baldinba ez ahal naiz honengatik infernuratuko. Barkatuko ahal dit irakurleak zera esaten badiot. Laster etor nadin gurako ahal duzu.
  • al Bai/ez galderak markatzeko, adizkiaren ezkerrean ezar daitekeen hitza. Etorri al da? Gaixo al zaude? Ez al du ekarri behar? Hori ere ez al daki? Ba al dabil? Ez al garen isilduko ari da galdezka.

Horrela, bada, enuntziaturen batean nahi edo desiraren bat adierazteko,  AHAL idatziko dugu (eta ez AL): 

  1. Igarotzerik izango AHAL da!
  2. Asmatuko AHAL dugu hitz egiten
  3. Batzorde horrek ontzat hartuko AHAL du eskaria!

 

INFORMAZIO OSAGARRIA