Abestia B ereduko 6.OHOn

Argitaratua: igandea, 1987(e)ko apirilaren 5(e)an, 13:30(e)tan
Gela irekia

Geure euskararen programazioan mintzaira lantzeko ariketen arloan kokatzen dugu abestia, lamina mutuekin, pasadizoekin, poematxoekin, irakurgaiarekin, marrazki ezkutuarekin eta nahas-mahasekin batera. Beraz, edonor kontura daiteke bai idatzizko, bai ahozko beste mikro-hizkuntzarako edo makro-hizkuntzarako ariketa analitikoen eta hedagarrien ondoren nolabait gozamenaren eta plazer estetikoaren munduan sartzen garela ikastunitatearen azken arlo honetan.