Curriculuma
Dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Plan Curricular del Instituto Cervantes
- Didakteka
- Sortua: 29 April 2006
- Bisitak: 0
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Plan Curricular del Instituto Cervantes
Euskararen irakaskuntza Europako Erreferentzia Markoaren baitan
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2005
- Bisitak: 690
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Europako Kontseiluaren ekimenez dugu aurreneko aldiz Europako hizkuntzak ikasi, irakatsi eta bi prozesuok ebaluatzeko tresna: Europako Erreferentzia Markoa. Enbor nagusi horretatik sortu da Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE) izeneko adarra. Bi tresnek ikaragarrizko aukerak eskaintzen dizkiete euskararen irakaskuntzan ari diren profesionalei. Baina, badira, aukera guztien artean, hainbat arrisku eta zailtasun. Aukerak baliatu eta zailtasunei aurre egiteko, derrigorrezkoa da Erreferentzi Markoa eta Portfolioa ezagutu eta lantzea. Artikulu honetan horiek zertan diren, euskararen ikaskuntza irakaskuntzari zer dakarkioten eta, aurrerantzean, nondik nora jo beharko den aztertzen da, lehen hurbilketa bat egin nahian.
Preskripzioa: oinarrizko hizkuntz ekintza
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2004
- Bisitak: 873
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru erreferentzia nagusi ditugula aritu gara Lourdes Elosegi eta biok, hiru urtean, hamazazpi euskaltegiren kurrikulu-proiektuak elikatzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.
HEOK dokumentua, batez ere, analisi-lan handi baten emaitza da. Xehe-xehe azaltzen ditu, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun, euskalduntzearen helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide orokorrak. Analisi-lan xehe horrek, ondoren, ezinbestekoa du sintesi-lana. Horrela bilduko eta zehaztuko ditugu, jardun didaktikoari begira, HEOKan (saka)banatuta dauden elementuak. Dokumentuak berak eskaintzen du horretarako oinarririk. Eta, hain zuzen, biltze-lan horren isla ere badira –kurrikuluaren osagai nagusien zehaztearenaz gain– hamazazpi euskaltegien kurrikulu-proiektuak.
Biltze-lan horretan, lehenik, ekintza komunikatibotan zehaztu ditugu mailaz mailako helburuak. Ondoren, helburu horien adierazle diren testu benetakoak bildu ditugu, eta Bronckartek proposatutako eskemaren arabera aztertu. Hala ditugu, besteak beste, zehaztuak berrogei helburu, eta bilduak eta aztertuak berrogeita hamahiru testu.
Testuen azterketa horrek beste oinarrizko kontzeptu batera ere eraman gaitu, diskurtso-tipoen eta testu-moten eskutik. Hizkuntz ekintza deitu diogu, eta zazpi bereizi ditugu. Oinarrizkoak dira hiru: kontaketa, azalpena eta preskripzioa; eta horiek markatuz eta uztartuz sortzen dira beste laurak: narrazioa, deskribapena, esplikazioa eta argudioa.
Lan honetan, preskripzioa (aginduak eta instrukzioak ematea, eta prozedurak azaltzea) aztertuko dugu, aurreko bi HIZPIDE aletan –52an eta 53an– jorratutakoaren harian eta haien osagarri.
Diskurtso-motak
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2003
- Bisitak: 1058
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Diskurtso-tipoak ere baliatu ditugu hainbat euskaltegitan, EKP (Euskaltegiko Kurrikulu Proiektua) lantzerakoan, Jean-Paul Bronckarten obra gidari hartuta. Nahiz eta HEOKak ez dituen diskurtso-tipoak aipatzen (testu-motak eta testu-erak aipatzen ditu soilik), oso baliagarriak gertatu zaizkigu, besteak beste, eginkizun komunikatiboak definitzeko, helburuak zehazteko, testuak beren osotasunean atzemateko, testu-motak (sekuentziak) hobeto ulertzeko, ikasleen ebaluazio-probak egokiago diseinatzeko… Horregatik eskaintzen diogu artikulu hau. Aurreko artikuluetan bezala, hemen ere didaktika dugu joguma. Beraz, ikuspegi horretatik irakurri beharko da. Eta hobeto ulertuko da, noski, testu-motak landu ondoren (datorren HIZPIDE alean), eta batez ere jardun didaktikoan gauzatu ahalean.
HEOK 1999
- Didakteka
- Sortua: 29 August 1999
- Bisitak: 1380
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) euskara-irakaskuntzaren helburu eta edukiak azaltzen dituen dokumentua da, hizkuntzaren irakas- eta ikas-printzipioetan oinarrituta. Lan-proposamena da, euskaltegien lan-gida izan nahi duena. Dokumentu ireki eta malgua da; euskaltegiek eta irakasleek gauzatu beharko baitute, ikastegiaren, inguruaren eta ikasleen ezaugarriak kontuan hartuz.
Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen ikaskuntza/irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 4 August 1994
- Bisitak: 1050
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kurrikuluaren diseinua aztergai duen artikulua dakarkizu ZUTABEk Bestelako lankidetzak sailean. Munta haundikoa, beraz, berran ikertzen den auzia. Insa irakasleak, kurrikuluaren helburu eta osakinez gain, hezkuntza-paradigma nagusiak aztertzen ditu; derrigorrezko abiapuntua baita kurrikulua txertatuko den eta hezkuntza-politika edo
filosofia jakin baten markoan erabakiak hartzeko bidea emango duen paradigma ikertzea.
Arieh Shoval-ekin elkarrizketa
- Didakteka
- Sortua: 21 April 1984
- Bisitak: 877
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez da hau Arieh Shoval euskal aldizkarietan elkarrizketatzen den lehenengo aldia. 1976.ean ANAITASUNA aldizkariak (323-24 zenb.) elkarrizketa bat argitaratu zuen, urte hartako uztailean Donostian ospatu zen elebitasunari buruzko mintegian partaide zela eta. Geroztik, Israelen izandako euskal delegazioek beti izan dute Arieh Shovalen laguntza baliotsua, bai aholkuak emanez eta bai Israelgo zenbait pertsona eta elkarte linguistikorekiko harremanak erraztuz.
Hizkuntz plangintza instituzionala: Israelgo kasua
- Didakteka
- Sortua: 21 April 1984
- Bisitak: 1089
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz plangintza ez dugu bakarrik gauza posibletzat jo behar. Prozesuan ematen den zuzendaritza edo gida-bidea behar-beharrezkoa da, eta badirudi alor instituzionala dela plangintzari nahitaez behar duen arrazionaltasuna eransten diona. Hizkuntzaren nolabaiteko aldaketaz ari garenez, aldaketa honek bi bereizgarri ditu: alde batetik, aldaketarekiko erabakiak problemen azterketa zehatzaren ondorio izan behar dutela eta, bestetik, argi azaltzen zaigu, denborari dagokionean, plangintzak gerorantz zuzenbidetu beharra.