Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Mnemoteknikaren erabilera euskararen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 1198
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Harritzeko gauza da hizkuntzen irakaskuntzan mnemoteknika gehiago ez erabiltzea. Teknika hori gehiago zabaldu nahian, oso erraz erabiltzeko moduko zenbait baliabide deskribatzen du artikulu honek (lekuen teknika, elkarketen teknika, istorioen teknika, hitz seinale eta hitz gakoen teknika, errimen teknika, kategorizazioaren teknika, akronimo eta akrostikoen teknika, elkarrerlazioen teknika eta begiz jotzeko teknika).
Ondoren, eta beti didaktikaren ikuspegitik, oroimenaren ahalmen eta mugak aztertuko ditugu. Eta, azkenik, teknika horiek baliatzeko moduko gai batzuk azalduko ditugu (atzizkiak, mugagabea eta plurala, hau-hori-hura, bukaerako bokalak, "a" sintetikoa toponimoetan, "nor-nori" aditzak).
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
Ume erdaldunak D ereduan: gogoetarako zenbait puntu
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1091
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Zenbat eta gehiago hobe" eta "Zenbat eta lehenago hasi hizkuntza bat ikasten orduan eta errazago". Horra herriaren usteak, gurasoek beren umeentzat eskolako hizkuntz eredua aukeratzerakoan eragina izango dutenak. Eta eskolako ihardunarekin topo egin dezakete, ez bait dira beti bere osoan beteko definizio zehatzak.
- Atala:
- Egileak:
- Espi, Maria Jesus
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Leher egin gabe ikasi? Alemanezko ikastaro sugestopediko esperimentala
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1107
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Tandem-en, SUGESTOPEDIAZ baliatuz alemana irakasteko ikastaro piloto bat egin zen. Lozanov-ek asmatutako Sugestopediaren bitartez, giro lasai eta urduritasunik gabekoan ikastea lortzen da, adimenaren gaitasunak hobeto aprobetxatuz eta sugestio-prozesuen bidez ikasketarako joera baikorrak sortuz.
Metodo horrekin egindako ikastaroarekin batera ikerketa txiki bat ere egin genuen. lkasitakoaren ontasunari kalterik egin gabe, bestela halako biko abiadaz ikasi eta hiztegia handi ote zitekeen jakin nahian. Bestalde, lehenengo aldiz erabili genuen metodoa itzulpenik gabe. lkerketak oso emaitza interesgarriak eman ditu eta metodo hori euskararen irakaskuntzan erabiltzeko iradokiko genuke.
- Atala:
- Egileak:
- Wolff, Jürgen
- Mathinet, Bernhard
- Rach, Gudrun
- Zimmermann, Petra
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Alemana euskaraz
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1283
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza arrotzen irakaskuntzan euskara sartzeko pausutxo bat? Talderen batean euskaraz ez dakienen bat dagoenean, denek erdarara jotzen dute. Gutxiengoarekiko errespetu horrek, miresgarri iruditzen zaidanak, baditu bere ondorioak euskararen erabileran, eta horretaz arduratuko gara artikulu honetan, bereziki hizkuntza arrotzen (frantsesa, ingelesa eta alemana) irakaskuntzan.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22
lrakurtzeko teknikak
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1402
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Ohiko irakurketa» eta euskararen irakaskuntzan balioko luketela uste duen irakurtzeko teknika batzuk bereizten ditu artikulugileak. Teknika hauen bitartez, izan ere, hasiberriek ere izango bailukete, eta azkar gainera, hizkuntza apurtxo bat menderatzen hasi direlako sentsazioa. Teknika hauen erabilera azaltzen da, irakurleak ikasle bihurtuz eta alor horretako zenbait puntu ukitzen ditu: ariketen nolakoa, era honetako programen osakinak, ekintzen progresioa eta euskara irakasteko horrelako programa bat egiteko prest leudekeen irakasleentzat lanerako plan bat.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15
lkaslearen autonomia bultzatzen duen material didaktikoa
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abuztuak 1
- Bisitak: 1082
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen helburua hauxe da: ea ikasketa autonomoko zenbait teknika erabil daitekeen, estatu espainolaren mailan kanpoko hizkuntza bezala oso minoritarioa den alemanieraren ikasketarako ez ezik, baita euskararen ikasketarako ere.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
«Tandem» metodoa eta kulturarteko zentruak
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1191
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Harritzekoa eman dezake, irakasleen heziketarako aldizkari batean batez ere, hizkuntz ikastaroen moldaketa-ereduak deskribatzen dituen artikulu batekin topo egiteak. Alabaina, zalantzarik gabe, antolamenduak izan dezake, esate baterako, testu-liburuak aukeratzeak baino garrantzi handiagoa eta, Euskadiko O.H.O.n euskara eta gaztelania nahastuz ematen diren A, B eta D ereduetan pentsatzen badugu, garbi ikusten da nolako eragina duten alor pedagogiko eta linguistikoan erabaki administratibo hutsek.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11






