Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntz irakaskuntza hizkuntza irakastea da
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 787
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauza jakina da hizkuntzen irakaskuntzari bi eratan so egin dakiokeela: prozesua den aldetik eta produktu edo emaitza den aldetik. Baina, ez da erraza bi ikuspegi horiek elkarrekin era egokian uztartzen. Artikulugilearen ustez, gehiegi azpimarratu da azken hamarkadotan, ingelesaren irakaskuntzan, prozesuaren ikuspegia emaitzarenaren kaltetan.
Eta, oreka berreskuratu nahiez, oinarrietara “itzultze bat” proposatzera dator. Hutsune bat ikusten die, bestalde, atazetan soilik oinarritutako syllabusei, ez baitute biderik uzten hiztegiaren irakaskuntzaz behar hainbat arretatzeko. Koxka hori berdindu asmoz, Syllabus Lexikalaren beharra ere aldarrikatzera dator Michael Swan.
- Atala:
- Egilea:
- Swan, Michael
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 42
Begirada kritikoa planteamendu komunikatiboari (2)
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 1338
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek (bitatik bigarrenak) Planteamendu Kamunikatiboaren aspektu pedagogiko batzuk aztertzen ditu; besteak beste, «syllahus semantiko»aren ideia eta «benetakotasunaren arazoa materialetan eta metodologian. Planteamendu Komunikatiboak. gehienetan. alderdi hauek oso modu sinplifikatu eta ilun samar lantzen dituela iradokitzen du Swan-ek; gainera, hizkuntz irakaskuntzarako plonteamendu zuhurrak syllabus semantikoak eta formalak integratzea eskatzen du eta bereziki idatzitako ikas-materialak eta benetakoak konbinatzea. Halaber, Planteamendu Komunikatiboak ez du aintzat hartzen ama-hizkuntzak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan duen garrantzi handia.
- Atala:
- Egilea:
- Swan, Michael
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 24
Begirada kritikoa planteamendu komunikatiboari (1)
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1268
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honek (bi artikulutatik lehenengokoa) «Planteamendu Komunikatiboa»k oinarrian dituen ideia teorikoagoetatik batzuk aztertzen ditu. Adibidez, «hizkuntzako erabilera» eta baita «esangura» ere irakatsi behar genituzkeelako ustea, eta halaber, «trebetasunak» zein «estrategiak» irakastean beharrezko diren zenbait jarrera. Bigarren artikulu bat planteamenduaren alderdi pedagogiko batzuei buruzkoa izango da, «programa semantikoaren» ideiari buruz batez ere, eta orobat, materialei eta metodologiari dagokienez, «benetakotasunaren» auziaz.
Artikulu bietan zera argudiatzen da: arazo hauen ikuspegi komunikatiboan nahaste izugarria dagoela. Bereziki azpimarratzekoa zera dugu: planteamendu komunikatiboak, dela hizkuntz ikasleek beren ama-hizkuntzatik ekar ditzaketen ezagutza eta trebetasunen aldetik, dela beraien munduarekiko esperientzia kontuan hartzeko unean, huts egiten dutela.
- Atala:
- Egilea:
- Swan, Michael
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22


