Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ahotsak ikasgelan: ahozko ondarea lantzeko ikasmateriala
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko otsailak 13
- Bisitak: 3204
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ahotsak.eus egitasmoaren helburu nagusia ahozko ondarea bildu eta zabaltzea da, gero erabiltzaileek egoki iruditzen zaien eran erabil dezaten. Hezkuntzan oso aberasgarria gerta daiteke, bai hizkera aldetik eta baita herrian herriko ohiturak eta historia ezagutzeko ere. Belaunaldien arteko transmisioa egiteko beste modu bat da, azken batean; lehen etxe barruan, sutondoan, egiten zena orain ikasgelan egitea, teknologia berriak lagun hartuta eta lizentzia librearekin.
Irakasle eta hezitzaile askok uste dute jasotako materiala hezkuntzan erabili beharko litzatekeela. Eta gero eta gehiago dira erabiltzen dutenak. Euskara-irakasleak dira gehien darabiltenak, euskalkien adibideak jartzeko. Alabaina, azken urteetan (2010etik hona) era askotako lanketak egiten ari gara ikastetxe eta euskaltegietan, forma ez ezik edukia ere lantzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Etxeberria, Idoia
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
