Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
lrakasle ohien eragina
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 720
- Comments: 0
- Favorites: 0
lrakasleak eskolako gelan duen nortasuna gorabehera askoren ondorioa da ezbairik gabe. Kontu honetan, besteak beste, aintzat hartu beharko genituzke irakasleak bere bizitzan zehar izan dituen maisu-maistrak. Mindegi honek, hain zuzen, gure irakasle izandakoengana hurbildu nahi gaitu, gerturatze hori mesedegarri gertatuko zaigulakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
"Baietz" metodoa
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 679
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea islatu nahi dugu hemen; euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste, tresna hauei esker izan bait da. Oraingo artikulua bilduma honetako hirugarrena dugu.
- Atala:
- Egilea:
- lriondo, Eduardo
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Irakurmendi liburu-bilduma
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 766
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskara ikasten ari direnentzako "lrakurmendi" liburu-bildumaren berri ematen digu ondorengo artikuluak. Bildumaren koordinatzaileak proiektuaren azalpen orokorra egiten du: bildumaren sorrera bultzatu zuten arrazoiak, proiektua gauzatzeko eman ziren arrazoiak, liburuen edukinari buruzko argibideak, mailaketa nota egiten den, liburuen formatoari dagozkion hainbat xehetasun, itzulpen- edo egokitze-lanaz ohartxo batzuk eta beste zenbait jakingarri.
- Atala:
- Egilea:
- Mendiguren, lñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
EGA: 1992ko azterketa- eredua
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 774
- Comments: 0
- Favorites: 0
EGAko azterketa-ereduaren garapen historikoa azaldu ondoren, horren inguruan egon den zenbait kezka aztertzen da; 1992rako, ondorioz, finkatu diren aldaketak zerrendatzen dira: aukera anitzeko galderez osatutako atariko probaren eta orain arteko azterketa-zatietan egin diren aldaketen berri zehatza ematen da. Azterketa zaildu den edo numerus clausus-ik dagoen argitu ondoren EGArako etorkizun-perspektibak deskribatzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- Gardner, Xixa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Zenbateko "auto" autoikaskuntzan?
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 670
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Autoikaskuntza" eta "ikaslearen independentzia" terminoek laguntza eta gidaririk gabe ari den ikaslearen irudia dakarte askotan burura. Baina hori ez da horrela; eta ez da desiragarria ere. Era asko dauzkate eskuetan materialen sortzaile eta autoikaskuntza-gelaren antolatzaileek ikasleari, honen aukeratzeko askatasuna errespetatuz, baliabideak taxuz erabiltzen laguntzeko.
Modu bat materialak ikasleak probetxugarrienak aukeratzeko eran antolatzea da (esate baterako, gaika sailka daitezke). Beste alderdi bat, garrantzi handikoa hau ere, ikasleak prestatzea (horretarako material bereziak sortuz, estrategia eraginkorren bitartez baliabideak egoki erabiltzen lagunduko dietenak). Azkenik, taldeko lan gidatuak antolatu, baliabidetegiko hainbat lekutara bideratzeko moduan. Azken lan hauek, begien bistakoa denez, ez dira oso-osorik "auto" izango; baina, nolanahi ere, irakasleak ez du ataza obratzea bera gidatzen. Era honetan ikaslea gidatu egiten da eta harengan eragin ere bai, baina askatasuna kendu gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Pragmatika, berbaldiaren analisia eta hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 624
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntza arrotzen irakaskuntzak aldaketa asko ezagutu ditu, pentsakera linguistikoaren martxarekin batean doazenak. Horrela, automatismoak ikastea ardatz zuten irakasmetodo estrukturalistetatik, generatibismoan oinarrítutakoetan barrena (ikasleak hizkuntz arauak eta "gaitasun linguistikoa" lortzeaz kezkatutakoak dirahauek), metodologia komunikatibo berriagoetara iritsiak gara.
Azken hauen iritziz, garrantzizkoa zera da: bigarren hizkuntza bat ikastea gramatikako arau batzuk ikastea baino gehiago dela. Forma gramatikal bat bera funtzio askotarako balia daiteke. Esaterako, espainolean eta ingelesean agintekera ez da aginduak emateko bakarrik erabiltzen Alderantziz, funtzio bat egitura arras desberdinen bidetik gauza daiteke.
Hizkuntz teorian berrikien gertatu diren eboluzioetako bat "Testuaren Hizkuntzalaritza" edo "Berbaldiaren Analisia" deritzona da.
Hizkuntzalaritza-modu honen hasierako kezka perpausa baino goragoko unitateak aztertzea zen, hala nola parrafoa edo elkarrizketa, agian aurreko hizkuntzalaritza perpausaz bakarrik arduratu zelako. Baina hizkuntzalaritza honetan ere ikuspegia aldatzen joan da eta berbaldia produktu jotzetik ( adib., testua) testuak ekoizten dituen prozesutzat hartzera jo du5 Ikuspegi honetatik, edozein hizkuntz espresio, duen konplexutasuna dena dela, testu da.
Berbaldia era honetan ikusteak ez du hizkuntza arrotzen irakaskuntzan aurreko ikuspegiek eman izan dutenen pareko Jan metodologikorik sortu6, seguraski gai honi eman izan zaizkion tratamenduen multzoa eredu bakar batean sartuko duen sistema bat lantzeko ahaleginik egin ez delako.
Gure helburua, artikulu honetan, aipatutako arazoaren haritik, eredu diskurtsibo integratzaile berri bat eskaintzea izango da, ikertzaileari arazo metodologikoei buruzko eztabaida serio bati hasiera emateko aukera eman diezaiokeena.
- Atala:
- Egilea:
- Ruíz de Mendoza, Francisco José
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Euskararen irakaskuntza eta metodologia
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 670
- Comments: 0
- Favorites: 0
Lan honetan bigarren hizkuntzen irakaskuntzako hainbat ikuspegi, ohizko metodologien berritzeko ahaleginak, aztertzen dira.
Hauexek dira: Sugestopedia, Erantzun fisiko osoa, Bide isila, Metodo estrukturo-global ikusentzunezkoak, Ikuspegi nozio-funtzionala eta Murgilketa. Honako puntu hauek ikusiko ditugu bakoitzeko:
- Atala:
- Egilea:
- Espi, Maria Jesus
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Euskararen familia bidezko transmisio-kanpaina Donostian
- Didakteka
- Created: 21 August 1992
- Visits: 548
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskararen familia bidezko transmisio-kanpaina nutrizio-kanpaina baten itxura hartzen duen euskararen transmisioaren aldeko egitasmo bat da, familiak hizkuntzari eutsi eta normaltzeko duen garrantzia azpimarratu nahi duena, duela bi urte Deba aldean eta iaz Euskal Herriko 30 udaletxetan antolatu zenaren segida.
- Atala:
- Egilea:
- Agirre, lnazio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika







