Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikertzaileak ez dira igarleak ez asmalariak
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1894
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Atzizkien laguntzaz hitz berriak sortzea ez da beti egon hiztegigile zorrotzen esku, eta adiera bera adierazteko atzizki bat baino gehiago dagoenean baten edo bestearen aldeko aukerak hizkera mailakoak izan dira batzuetan (edo hiztegigileen kasuan, irizpide sortzaileak erabili dituzte batzuetan: Larramendik joera handia erakutsi zuen esate baterako –tzaile atzizkiz neologismoak asmatzeko). Erraz pasatzen dira oharkabean horrelako kontuak, ondorioak honako hauek izaten diren arren: ikertzaile, ikerle, ikerlari hirukote antzu bat, laukotea gainera, ikerketari ere irakur baitaiteke. Hizkuntzaren normalizazioaren ikuspegitik –estandarizazioaren ikuspegitik– ez da oso desiragarria hitz beraren hainbeste aldagai egotea dantzan testuetan. Euskaltzaindiak hautua egin du: "ikertzaile" da hobestekoa.
- Atala:
- Egilea:
- Villoslada, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Pausoz pauso pausurik gabe
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko maiatzak 8
- Bisitak: 1601
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Urratsaren sinonimoa da pauso Hegoaldean. Batzuek zalantza izan ohi dugu idazteko orduan, honako hau, hain zuzen: pauso ala pausu idatzi… (Xuxenek zuzentzen ez duenez), harik eta konturatu garen arte, azkenean, biak ala biak idatz daitezkeela; bakoitzari bere esanahia emanez, ordea, ez baita hitz bat eta haren aldagai ortografikoa, bi hitz desberdin baizik.
- Atala:
- Egilea:
- Villoslada, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

