Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntz laborategiak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abuztuak 16
- Bisitak: 1526
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz laborategiak aspaldi honetan gero eta zabalduago daudenez gero, jakintzat eman da glotodidaktikan horien rola, arras nabarmena eta ezaguna izango balitz bezala. Era berean, eta ingelesaren inguruan batez ere, zenbait liburu eta metodo aurki daiteke teknologia berriaren eskaintza eta ahalmen guztiak nolerebait berekin eta berengan agortu direla oihukatuz, edota hizkuntza irakasteko printzipioei erantzun zehatz eta konkretua eman zaiela adieraziz.
- Atala:
- Egilea:
- Ezkiaga, Patxi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Israelgo Telebista
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko apirilak 20
- Bisitak: 1583
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Israelek 1948. urtean lortu zituen bere askatasun eta burujabetza. Garai hartan Israelen bizi ziren juduak 650.000 ziren. Horietatik % 90ek hebraieraz zekien, gutxi zein asko. Hogeita hamasei urte geroago, Israelen bizi diren juduak 3,5 milioi dira. % 55 Israeletik kanpora jaioak dira eta nekez aurki daiteke hebraieraz ez dakienik.
Gaur egun, hebraiera da Israelgo administrazio, hezkuntza eta komunikabideetako hizkuntza ofiziala. Umetan hebraieraz ikasi zuen lehen belaunaldiak 30 urte inguru ditu, eta bere heziketan zehar, eskola, prentsa idatzia, irratia zein telebista hebraieraz aurkitu izan ditu ia betidanik.
- Atala:
- Egilea:
- Aranberri, Luis Alberto
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Teknologia
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 4

