Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua uztailaren 31n argitaratu zen EHAAn (http://www.habe.euskadi.eus/bopv2/datos/2015/07/1503391e.pdf). Eta 2015eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean ondorio guztietarako.

Gaitasun estrategikoa norbanakoaren gaitasun komunikatiboaren osagaietako bat da. Bere horretan ez da helburu didaktiko, baizik eta baliabide bat, errazten duena H2n lortu beharreko hizkuntza-gaitasunaren ikaskuntza. Ondorioz, irakasleen programazioan txertatzean, kontuan hartu behar da diseinatzen diren jarduerek nahikoa argi eskatu behar dituztela estrategia egokiak, zertarako-eta hizkuntza erabiltzeko jardueretan sortzen diren eragozpenak gainditzeko.
Helburua
HABEren mailetan sakontzea Europako Markoaren argitan; eta baita dokumentu hori xeheago ezagutzea ere.
Oinarriak
HABEk eta Hezkuntza sailak Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa izenburupean 2005ean argitara eman zuten lana; eta moduluaren jardueretarako, berriz, HABEren mailak egiaztatzeko deialdietan erabilitako azterketak.
Norentzat
Berariaz, euskararen ikas-irakaskuntzan lanean ari direnentzat sortua, bereziki euskaltegietako irakasleentzat. Baina euskararen irakaskuntzan aritzen direnentzat ez ezik, beste hizkuntzen irakaskuntzan ari direnentzat ere baliagarria izan daiteke: hizkuntza-irakasle, irakasleen prestatzaile, aztertzaile, azterketa-prestatzaile, ikas-materialen sortzaile, curriculumgile eta hizkuntz irakaskuntzako arduradunentzat.