Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.
Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan, lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.
Oraingoan, bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.

Azken urteotan, ahozkotasuna lantzeko beharraz hitz egiten da irakaskuntzaren esparru guztietan. Jabetu beharrean gara alferrikako ahalegina dela hizkuntza bat irakatsi nahi izatea hitza buruarekin (paperarekin) soilik lotzen badugu, benetako komunikazio-egoera batean ari garenean geure izatea oso-osorik inplikatzen baitugu prozesuan: burua, emozioak, gorputza eta arima.
Ikastaroan, hizkuntza-irakaslearen oinarrizko gaitasuna aztertzen da: metodologia-gaitasuna. Berau ikaskuntzaren izaeran eta hizkuntzaren ikusmolde jakin batean oinarritzen da; eta zutoin horien gainean, bere diseinua (helburuak, syllabusa, jarduerak, ikaslearen eta irakaslearen zereginak, materialak…), zeina, era berean, ikaskuntza-testuingurura moldaturiko sekuentzia eta prozedura prototipikoen erabileran gauzatuko baita, egokia izateko. Eta horren haritik, aukeratu nahi den bide metodologikoari etekina ateratzeko, besteak beste, honako aldagai hauek hartu behar ditugu gogoan: 1 Irakasten den hizkuntza: H1-ama hizkuntza, H2-bigarren hizkuntza, AH-atzerriko hizkuntza 2 Ikaslearen adina 3 Derrigorrezko edo ez-derrigorrezko hezkuntza 4 Ikasteko premiak 5 Ikaslearen maila (hasierakoa, ertainekoa, aurreratua) 6 Tradizio pedagogikoa 7 Irakaslearen formazioa 8 Baliabideak eta beste eskakizun zenbait.
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua uztailaren 31n argitaratu zen EHAAn (http://www.habe.euskadi.eus/bopv2/datos/2015/07/1503391e.pdf). Eta 2015eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean ondorio guztietarako.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua uztailaren 31n argitaratu zen EHAAn (http://www.habe.euskadi.eus/bopv2/datos/2015/07/1503391e.pdf). Eta 2015eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean ondorio guztietarako