Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H363 - Tareas digitales
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 26
- Bisitak: 1666
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Francisco Herrerak hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, Tareas digitales izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VI. Competencias dirigidas para la enseñanza y el aprendizaje - (I) Profesores digitales ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXXII. Udako Ikastaroen baitan, 2013ko uztailaren 10etik 12ra.
Sare sozialek duten elkarlanerako lanabes digital multzoa ezin hobeto txertatzen da ekintzara bideratutako ikuspegian, zeina bultzatzen baitu Europako Erreferentzia Marko Bateratuak eta, beraz, baita atazetan oinarritutako hizkuntza-ikasgelan.
H362 - El entorno Google: de la identidad digital al cloud computing
- Didakteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 26
- Bisitak: 1687
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Francisco Herrerak hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El entorno Google: de la identidad digital al cloud computing" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VI. Competencias dirigidas para la enseñanza y el aprendizaje - (I) Profesores digitales ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXXII. Udako Ikastaroen baitan, 2013ko uztailaren 10etik 12ra.
Posta elektronikoa izan da gure lehen identitate-giltza digitala; orain dela gutxira arte horretara mugatzen zen, posta-elektroniko kontua, norberak sarean egin zezakeena, blog bat edo iruzkin batzuk. Nortasun digitalaren lehen urrats horietatik abiatuta, Googlek, Interneteko erraldoiak, bere lan-ekosistema zabaldu du, edizio-lanabesak, komunikazio tresnak edota informazio kudeaketa integratuz bere eskaintzan.
Saio honetan Googleren sistemaz jardungo dugu, beste adibide batzuekin batera, zeinak ikasgelaren kudeaketarako espazio gisa aurkeztuko ditugun.
H356 - La evolución de la red y sus implicaciones en la docencia
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 25
- Bisitak: 2072
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean.
Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa.
Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik.
H367 - La evolución de la red y sus implicaciones en el aprendizaje (Sarearen bilakaera eta ikaskuntzan dituen ondorioak)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 1680
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "La evolución de la red y sus implicaciones en el aprendizaje" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VII. Competencias digitales para la enseñanza y el aprendizaje - (II) Aprendizaje en la red y redes de aprendizaje ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk Donostiako XXXIII. Udako Ikastaroen baitan, 2014ko uztailaren 16tik 18ra bitartean.
Lehen saio honetan, baliabide digitalaren ezaugarriez eta garapenaz jardungo dugu (web 1.0tik web 3.0ra). Lehen hurbilpen gisa, informazio-teknologien eta komunikazioaren garapenak irakaslanaren baitan duen garrantzia aztertuko dugu, baita ikas-irakas prozesuetan dituen ondorio zuzenak ere. Baliabide digitalaren ezaugarriak eta garapena Web 1.0 eta kontrol-arotik web 2.0ren loraldira Mugikortasuna eta nonahikotasuna: web 3.0.
H374 - Introducción al conectivismo (Sarrera konexio-ahalmenari)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 1943
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Introducción al conectivismo" izenburupean.
Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea etenik gabe ari da aldatzen, eta sortzen diren gogoeta eta birplanteamenduen, nahiz ikuspegi eta gizartean jarduteko proposamen berrien lekuko gara gu.
Saio honetan, hezkuntza-proposamen nagusietariko bat azalduko dugu, Georges Siemensen Konexio-ahalmena, zeinak hezkuntzaren egungo testuingurua berriz hausnartzera lagunduko digun. Hezkuntza-teoria hau sortzen da teknologiak dituen ondorioak aztertzetik —nagusiki, Internetek eta sare sozialek—, bai gaur egungo bizitzeko eran, bai komunikatzeko moduan, baita ikasteko eran ere.





