Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H223 - 2008/2009 ikasturtearen hasiera-ekitaldi akademikoa: Hizkuntzen biziraupena.
- Bideoteka
- Sortua: 2008(e)ko irailak 21
- Bisitak: 1573
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2008/2009 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari ziren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Donostian (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an), eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian David Crystal hizkuntzalari ezaguna aritu zen hizlari, "Keeping languages alive - Hizkuntzen biziraupena - Conservar vivas las lenguas" izenburupean. Hizkuntzen Nazioarteko Egunean, gogoeta sakona egin nahi izanzen hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan.
Beheko bideoan, hitzaldi osoa duzue entzungai ingelesez, eta euskarara itzulita.
H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean.
Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa.
Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik.

