Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H19 - La gramática, la "tarara" de los profesores de lenguas extranjeras
- Bideoteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 519
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lourdes Miquelek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 1998an HABEk antolaturik, "La gramática, la "tarara" de los profesores de lenguas extranjeras" izenburupean.
Gramatika bai, gramatika ez: betiko eztabaida hizkuntz irakasleen artean. Egiatan ez dago gramatika gabeko hizkuntzarik. Kontua da gramatika esatean zer ulertzen dugun, noiz heltzen diogun eta nola irakasten dugun. Komunikazioaren analisiak gramatika tresna erabilgaitz bezala ikusi ordez, munduarekin harremanetan jartzea erraztuko digun lanabes xalo, eraginkor eta eder gisa ikustera garamatza. Aski da behatzaile onak izateko bezainbeste urruntzea, errealitatea lotuegi baitago gizabanakoarekin ondo ikusteko modua izateko. Tarte hori baldin bada, ordea, goza dezakegu gramatikari begira, ezagunak izan arren beti harritzen gaituzten gauzei begira gozatzen dugun bezala.
H18 - Por qué el náufrafo elige un diccionario y no una gramática para su supervivencia lingüística
- Bideoteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 600
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jose Luis Otalek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 1999an HABEk antolaturik, "Por qué el náufrafo elige un diccionario y no una gramática para su supervivencia lingüística" izenburupean.
Aspaldidanik dakigun gauza da, gramatikari baino lexikoari garrantzi handiagoa ematen hasi baino lehenagotik, hiztegiak gramatikak baino gehiago laguntzen duela. Turistak, adibidez, hiztegia eramango dizu berekin, ez gramatika. Hitzaldi honetako gaia da hiztegiaren aldeko aldaketa mantso baina erabakigarria eta hori hizkuntzaren beste atal batzuekin lotuz, hala nola sintaxia, testua, etab., baina hartzea eta ekoiztea ondo bereizteaz gogoratu.

