H25 - Gramática y usos discursivos: cómo integrarlos en la programación

Argitaratua: Wednesday, 24 April 2024, 2:24 PM
dvd 19

Montserrat Ferrerrek hitzaldi bat eman zuen 2000n HABEk EHUrekin batera antolatutako Udako Ikastaroen barruan, Gramática y usos discursivos: cómo integrarlos en la programación izenburupean.

Zein da gramatikaren eginkizuna gaitasun diskurtsiboa garatzeko?

Gramatika hutsean ardaztutako programazioa alferrikakoa izango litzateke erabat gaitasun komunikatiboa garatzeko, baina baita ekoizpen asko eta norberaren kasako hutsean  ardaztua ere. Baina gramatikari buruzko gogoeta gaitasun diskurtsiboaren zerbitzura jarri nahi baldin badugu, perpausaren mugak gainditu egin behar dira eta hizkuntz zientzien ekarpenak baliatu: pragmatika, testuaren gramatika, berbaldiaren analisia... 

Honako bi bideo hauetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.


Beste eduki interesgarriak

Montserrat Ferrer

Gramatikaren lekua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. ECP

Gramatikari leku nabarmena aitortu izan zaio betidanik hizkuntzen irakaskuntzan. Baina hizkuntzaren dimentsio komunikatiboa aldarrikatzeak ikuspegi gramatikalaz gain ikuspegi pragmatikoa ere kontuan hartzea ekarri du, eta diskurtso egokiaz edota ez-egokiaz hitz egitea. Horrenbestez, curriculum-proiektu batean, eta, ezinbestez, gaitasun diskurtsiboetan oinarritutako programazioetan, gramatikaren lekua zein den erabakitzea izango da benetako erronka.