H51 - Euskalduntze-alfabetatzea – Hizkuntza prozesuaren ingeniaritza: kasu baten azterketa

Argitaratua: ostirala, 2023(e)ko abenduaren 1(e)an, 10:54(e)tan
DVD 18(II)

J. Inazio Markok hitzaldi bat eman zuen 2000n HABEk EHUrekin batera antolatutako Udako Ikastaroen barruan, Euskalduntze-alfabetatzea  – Hizkuntza prozesuaren ingeniaritza: kasu baten azterketa izenburupean.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Monografiak 4

Hizkuntza prozesuen ingeniaritza: proposamen kontzeptuala eta kasu baten aurkezpena

Azken hamarkada honetan, hizkuntzaren normalizazioan Euskal Herrian aurrerapauso nabarmenak eman dira; bereziki normalizaziorako aplikazioei dagokien diseinu teknikoaren arloan. Planifikazio-maila ezberdinak garatzen joan dira eta, arlo profesionalean ere, organizazio ezberdinetan euskararen normalizazioari ekin zaio aurreko hamarkadetan ezagutu ez den metodologia sistematiko eta teknikoaren bitartez. Gu geu ere horrelako proiektu bat zuzentzen ari gara. Une honetan LAB sindikatuarekin lanean ari baikara, "'EusLab' Egitasmoa - Euskararen Normalizaziorako Egitasmo Estrategikoa" deitu duguna bideratzen. Beraz, badago gai hauen inguruan areagotzen ari den praktika bat, hobetu nahi den errealitate bati eta gizarte-eskariari erantzuten diena. Aitzitik, oraindik ere ez daukagu praktika honen neurri bereko elaborazio teorikoa eta kontzeptuala.