H105 - Etsipena eta ikasteko ezintasuna

Argitaratua: Thursday, 14 December 2023, 10:40 AM
Motibazioa ikasprozesuaren eragile

Gloria Sanchezek hitzaldi bat eman zuen 2002an HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen V. jardunaldien barruan, "Etsipena eta ikasteko ezintasuna" izenburupean.

Jardunaldien izenburu nagusia da Motibazioa ikasprozesuaren eragile. Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Gloria Sanchez

Etsipena eta ikasteko ezintasuna

Nahi izatea ahal izatea dela esaten du herriak. Hori egia bada ere, askotan nahi bai, baina, ez dakigu nola. Ikasteko gaitasun nahikoa eduki eta, hala ere, ikasteko gai sentitzen ez den pertsona baten aurrean baldin bagaude, aztertu egin behar dugu zein den gogorik eza horren iturria. Amore eman duen ikaslea gehiago ikasteko prest ez dagoen ikaslea da. Une horretara ailegatuta, gustura hartuko lukete pertsona horiek atsedena, baina, inguruko errealitateak eraginda harrapatuta daude gehienetan eta ezin diote euskara ikasteari utzi. Ondorioz behartuta aurkitzen ditugu, gure geletan, etsita eta motibazioa erabat galduta, ikasi ezinik. Blokeo afektiboa handiegia da gogorik eza beren kabuz gainditu ahal izateko. Eta hor daude gure aurrean beraien motibazio-falta guretzako erronka bihurtuta.
Motibazioa ikas prozesuaren eragile

H103 - Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta

Josu Peralesek hitzaldi bat eman zuen 2002an HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen V. jardunaldien barruan, "Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta" izenburupean. Jardunaldien izenburu nagusia da "Motibazioa ikas prozesuaren eragile". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Motibazioa ikasprozesuaren eragile

H104 - Motibazioa dela motibo edo ikasle birtuala

Karlos del Olmok hitzaldi bat eman zuen 2002an HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen V. jardunaldien barruan, "Motibazioa dela motibo edo ikasle birtuala" izenburupean. Jardunaldien izenburu nagusia da "Motibazioa ikasprozesuaren eragile". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 24 (II)

H102 - Euskara ikasteko motibazioa eta bertan eragiten duten aspektu psikosozial batzuen arteko harremanak

Nekane Arratibelek hitzaldi bat eman zuen 2002an HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen V. jardunaldien barruan, "Euskara ikasteko motibazioa eta bertan eragiten duten aspektu psikosozial batzuen arteko harremanak" izenburupean. Jardunaldien izenburu nagusia da "Motibazioa ikasprozesuaren eragile". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.