Ohi duenari jarraikiz, 2021. urtean antolatuko duen irakasleentzako prestakuntza-eskaintzaren berri eman du Cervantes institutuak. Berez gaztelania-irakasleei begirakoak izan arren, badaude edozein hizkuntzatako irakasleentzat interesgarriak izan daitezkeen jarduerak. Gainera, denak ez dira aurrez aurrekoak.
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak aurrez aurreko ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik. Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna)