|
Abiadore hitza baztertzea nahi du Euskaltzaindiak hegazkinlari
eta pilotu aldeztuz. Abioi ez dago hobetsita (aireko
eta hegazkin baizik), Hiztegian dagoen arren; baina gaztelaniaz (avión)
eta frantsesez (avion) erabiltzen denez zaila izango da abioi
hitza ez erabiltzea barra-barra. Ildo beretik, aeroplano ez da hautatu
beharreko hitza aireplano baizik. Abionetaz ere ahaztu behar dugu aireplano
txikia bailitzateke erabili beharrekoa. Aireportua da, noski,
tokia horiek guztiak lurreratzeko eta aireratzeko edota aerodromoa (ez
airedromo).
Anabasa hori ordenatu dezagun taula batean:
|
HITZA
|
ERABILERA
|
|
hobe
|
baztertua edo ez hobetsia
|
|
aireko | abioi |
Ipar. Airekotik jaitsi zen New Yorketik.
|
|
hegazkin
|
abioi
|
Hegazkinez joan. Gerra-hegazkina. Air France hegazkin konpainia. Garraio
hegazkina.
|
|
aireplano
|
aeroplano
|
Aireplanoa gidatzen ikasi zuen.
|
|
aireplano txikia
|
abioneta
|
Hegazkin arina, aireratzean 5.670 kg edo gutxiago pisatzen duena.
|
|
hegazkinlari
pilotu
|
abiadore
|
Hegazkin bat gidatzen duen pertsona.
|
|
abiazio
|
|
Hegazkin bidezko garraioa; garraiobide horri dagokion jarduera.
|
- Nonbait Amerikako ingelesezko maileguak
hobetsi dira…, aeroplane estandarra izan baita urte askotan British
Englishean, nahiz eta nonbait airplane indarra hartzen ari den
britainiarren artean ere.
- Honenbestez, Euskaltzaindiak nazioarteko
joera hartu du, euskararen orain arteko zenbait erabilera eta
frantses-gaztelaniazkoak alde batera utzita (avión hitza gaztelaniaz
frantsesezko mailegua da). Hala eta guztiz ere, abiazio hitza azaltzen da, aviation
hitzaren ordaintzat, eta, gainera, honako mailegu hauek ere badaude: aeronautika,
aerodromo, aeroklub.
- Hegazkinekin zerikusia duten beste hitz
batzuk –Euskaltzaindiaren Hiztegitik jasoak– honako hauek dira: biplano,
charter, erreaktore, hangar, hegaldi, helize, fuselaje, jausgailu, kabina,
komandante (aireko batean agintzen duen pertsonatzat definitzen du
Hiztegiak esanahia gaztelaniari eta frantsesari mailegatuz –nazioartean
kapitaina baita airekoren agintea duena-), pasaiari, ur-hegazkin, aire kontrolatzaile.
- Bukatzeko, pilotu hitzaren beste adiera
bat merezi du aipatzea, hots: hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa,
lehen osagaian aipatzen dena eredu, proba edo adibide dela adierazteko:
- Material hori probatzen hasi ginen bederatzi ikastetxe pilotutan.
- Orain
arte programa pilotua izan dena indarrean jarri nahi du Hezkuntza Sailak (Euskaltzaindiaren
Hiztegia).
Informazio osagarria:
|