Iritziak 3

Argitaratua: osteguna, 1983(e)ko abenduaren 22(e)an, 14:00(e)tan
Gure iturrietatik
Alfabefab;earen mailaketa
(Oinarrizko maila)

Beste ezertan hasi aurretik, terrninologiaren arazoa aipatu nahi nuke, azaletik bederen. Izan ere, alfabetatzearen alorrean, eta batez ere mailei buruz dihardugunean, erabiltzen diren izenek nahaste-borrastea sortzen dute. Esate baterako, argitaratu berria den «Helduen alfabetatzerako programazioa» liburuan, alfabetatzeko bi maila bereizten dira: oinarrizko maila eta alfábetatze teknikoa; eta oinarrizko maila horrek bi zati edo aldi izan ditzake:
sarrerako maila eta hobekuntza maila. Beste zenbaitek, ordea, Urraspide Sean egiten den .bezala, alfabetatzea bi zatitan banatzen du: hasierako maila
eta hobekuntza maila; eta alfabetatze teknikoa beste arazo bat bezala hartzen du.
Bestalde, eta gauzak sakonago aztertuz, alfabetatze izena bera dago krisian gure artean. Euskal Herrian erabateko analfabetorik ia ez dago. Jendeak
badaki irakurtzen eta idazten. Beraz, inork ez dauka bere burua analfabetotzat, eta horixe ageri da egiten diren inkestetan.
Baina euskaldunak irakurtzeko eta idazteko behar dituen trebetasun horiek ez .dakizki euskaraz erabiltzen, eta hemendik abiatzen da gure alfabetatze lanaren planteamendua. Bistan denez, ez da .alfabetatzearen ikuspegi tradizionala. Agian, interesgarria litzateke gure egoera linguistikoari egokiago
letorkiokeen terminologia asmatzea.
Terrninologiaren arazoa experientziak berak argituko du, batez ere. Ondorengo lerroetan egiten den planteamenduak ere eman diezaioke, agian, argibiderik.