Hizpide 49

Argitaratua: Thursday, 18 April 2002, 10:30 AM
Hizpide 49 alearen azalpena

Hizpide 49 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 18 April 2002
  • Bisitak: 357
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 49 alearen azalpena

Ikasgela irekia

EGALIK: euskara enpresa-giroan kudeatzeko tresna

  • Didakteka
  • Sortua: 29 April 2002
  • Bisitak: 364
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hona hemen teknologia berriek gure alorrean, helduen euskalduntze-alfabetatzean, duten islaren beste adibide bat. EGALIK softwarea AEK-k

eta Elgoibarko MEIk (Makina eta Erreminta Institutua) elkarlanean egindakoa da. Enpresa-munduan euskalduntzen ari direnentzat sortu dute, nork bere ikasprozesua gertu-gertutik bideratu ahal izan dezan. Artikulua proiektuan bete-betean sarturik dauden bi arduradunen eskutik datorkigu.

Euskararen kutxa

Haur hizkeraren erabileraz

  • Didakteka
  • Sortua: 2 April 2002
  • Bisitak: 1474
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honen helburu nagusia haur hizkera nolakoa den erakustea da. Honekin batean, “haur hizkera” terminoen definizioa zehaztu eta hizkera honetako ezaugarri garrantzitsuenak, orokorrak eta euskarazkoarenak, zein diren azaltzen dira. Ondoren, hiru ardatzen inguruan antolatu da gaia: noiz erabiltzen den, nork jotzen duen hizkera honetara eta nola erabiltzen den benetan.

Azken puntu hau jorratzean, hizkuntzaren hiru habe nagusiak ukitzen

dira (fonetiko-fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexikoa), eta sailez sail

arruntean hartuz, nolako gertakariak izaten diren aurkezten. Lanean zehar agertutako datuetatik atera daitezkeen ondorio nagusiak honako hauek dira: hizkera honetako ezaugarrien erabilera helduen esku dago, ez da batere erregularra eta muga (nahiko) finkoak ditu.

Bestelako lankidetzak

HABE aldizkaria: paperezko argitalpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartuz

  • Didakteka
  • Sortua: 2 April 2002
  • Bisitak: 384
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta pisu handiago dute teknologia berriek gure bizimoduan. Euskararen

alorrean ere nabarmena da aurrerapen teknologikoen isla. Hogei urte bete berriak ditu HABE aldizkariak. Ibilbide horretan hainbat eta hainbat aldaketa izan ditu. Eta agian oraingoa da sustraikoena. Gaur egun, paperezko euskarriaz gain argitalpen elektronikoa ere bai baitago irakurle (eta ikusle eta entzuleen) eskura. Aldaketa horien berri emateko, HABE aldizkariaren egileak beraiek ditugu artikulugile.

Bestelako lankidetzak

Ikasgelako kultura eta inperialismo linguistikoa

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2 April 2002
  • Bisitak: 601
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lotura estua dute elkarrekin hizkuntzak eta kulturak. Areago, hizkuntza kulturaren parte gisa ikusten dute askok. Ingelesa irakasteak ingelesdunen

kultura nagusitzea dakar halabeharrez? Tony Duffy ingeles irakasleak, euskara-ikasle, gaztelania-irakasle eta ingeles-irakasle gisa ere duen eskarmentua lagun, hainbat gogoeta plazaratzen ditu kultura, oro har eta baita “ikasgelako kultura” ere mintzagai harturik.

Bestelako lankidetzak

Lurrikara demografikoak helduen euskalduntzea ere astintzen du

  • Didakteka
  • Sortua: 2 April 2002
  • Bisitak: 364
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta ikasle edadetuagoak ari dira euskaltegietara iristen. 2000-2001

ikasturtean 36-45 adin-tarteko ikasleak %25,14 ziren, eta, 45 urtetik gorakoak ia %10 ziren. Gero eta aukera handiagoak daude hirugarren adinean ikasteko. Unibertsitateak ere bere ateak ireki dizkie adindunei. Bakarne González Enkarterriko udal euskaltegiko irakasleak dioskunez,

bere esperientzia lagun, euskara hirugarren adinean ikastea ez da inolaz

ere egiteko antzua. Baina bai hartu behar direla kontuan hainbat ezaugarri

ikasle horiei irakasterakoan.

Beste iturrietatik

Egiak eta gezurrak ahozkoaren eztabaidan

  • Didakteka
  • Sortua: 2 April 2002
  • Bisitak: 368
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan sekuentzia didaktiko bat proposatzen dugu, hezkuntzaren

bigarren mailan ari direnei zuzendua, ahozko diskurtsoari dagozkion

argudio-estrategiak ikasten laguntzeko. Ikasleek egunero-egunero ikastetxean, familian eta komunikabideetako publizitatean jasotzen dituzten mezuetako arrazoiketa desberdinen ezagutzak eta gezurrezko arrazoien azterketak bide ematen diete argudioen eraginkortasuna eta balioa aztertzeko, anbiguitateak, gezurrak, azpikeriak eta pertsuasio-kutsuko enuntziatuei antzemateko. Gainera, aurkezten ari garen gogoeta hau oinarrizko pauso bat da, ikasleek arrazoiketaren mekanismo hauek jakinaren gainean erabil ditzaten.