Baldintza okerrez: berbarik onena laburrena

Argitaratua: astelehena, 2018(e)ko maiatzaren 28(e)an, 11:57(e)tan
Iñaki Villoslada

Iradokizunen bat baduzu, gustura jasoko genuke”.

Kalkoen behatokiak akastzat jotzen du baldintza-perpausaren eta ondoren-perpausaren arteko komunztadura-mota hori, honako adibide hau emanda: Goiz iritsiko balitz, ikusiko du*. Esaldi hobetuaren adibideak honako hauek dira: Goiz iristen (baldin) bada, ikusiko du. /  Goiz iritsiko (baldin) balitz, ikusiko luke.

Goian idatzitako esaldiaren gaztelaniazko ordaina hauxe zen: Si tienes alguna sugerencia, nos gustaría recibirla. Euskarazko itzulpen hobetuak honelako zerbait esan beharko luke: Iradokizunen bat (iradokizunik) baduzu, bidal iezaguzu, arren; edo beste gabe: bidali zure iradokizunak, gustura  jasoko ditugu (edo nahiago bada: atseginez hartuko ditugu).

 


Informazio osagarria: