Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, denon eskura jarri ditu konfinamendu-egoera honetan egunero entzun eta erabiltzen ditugun hitz batzuk. Horrela, koronabirusari buruzko 25 termino daude jada sarean, Euskaltzaindiaren web orrian, euskaldun orok batasun batez erabil ditzagun.
HABE Liburutegiak zenbait gida eskaintzen dizkigu hizkuntzak ikas-irakasteko dokumentuekin, HABE Liburutegiko gidak izeneko bilduman. Oraingoan, bildumako zazpigarrena plazaratu dute, HIZNET - Hizkuntza Plangintza Graduondokoan parte hartu duten ikasleen ikasturte amaierako ikerketa-lanen katalogoa, hain zuzen ere.
Egunotan euskararen inguruko tresna berriak eta berrituak ikusi ditugu Sarean. Txioen bitartez horien berri ematen badugu ere, bilduma txiki bat egiteari egoki iritzi diogu.
Hizkuntzaren didaktika aplikatuaren metodologiagintzan aditu gisako prestakuntza eskaintzea da helburua.
HABEren egoitza nagusian izango da bekaldia, Donostian, 20 hilabetez.
Eskariak aurkezteko epea zabalik dago urtarrilaren 30ra arte, egun hau barne.
Paula Elosua Oliden psikometrian katedradun agiriduna izango da 2019/2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlaria, irailaren 13an, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den jardunaldian. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Begi-bistakotik haratago" izango da.
Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografia prestatu dute HABE Liburutegian.