2020ko maiatzaren 23ko Hezkuntza sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, aurrez aurreko jarduerak eta probak arautzen dituena; eta Osasun saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzaren txostena, euskaltegietan aurrez aurreko jarduera emateko osasun-gomendioak jasotzen dituena.
«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia egin zen 2018ko ekainaren 1ean Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta. Euskalgintzan esperientzia luzea duten zenbait adituk bertan egindako ekarpena irakurtzeko aukera dago orain argitalpen berri batean.
'Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ berezko master berria jarri dute abian UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Bi urteko iraupena izango du 2020ko irailean hasiko den ekimen honek. Formatu erdi-presentziala izango du eta egitura modularra du, lau aditu-tituluk osatzen baitute. Zabalik dago izena emateko epea.
Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, denon eskura jarri ditu konfinamendu-egoera honetan egunero entzun eta erabiltzen ditugun hitz batzuk. Horrela, koronabirusari buruzko 25 termino daude jada sarean, Euskaltzaindiaren web orrian, euskaldun orok batasun batez erabil ditzagun.
HABE Liburutegiak zenbait gida eskaintzen dizkigu hizkuntzak ikas-irakasteko dokumentuekin, HABE Liburutegiko gidak izeneko bilduman. Oraingoan, bildumako zazpigarrena plazaratu dute, HIZNET - Hizkuntza Plangintza Graduondokoan parte hartu duten ikasleen ikasturte amaierako ikerketa-lanen katalogoa, hain zuzen ere.
Egunotan euskararen inguruko tresna berriak eta berrituak ikusi ditugu Sarean. Txioen bitartez horien berri ematen badugu ere, bilduma txiki bat egiteari egoki iritzi diogu.